Esma Redžepova

Wikipedia, Entziklopedia askea
Esma Redžepova

Bizitza
JaiotzaSkopje1943ko abuztuaren 8a
HerrialdeaBulgariako Erresuma
 Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista
Jugoslaviako Errepublika Demokratiko Federala
Independent Macedonia
 Ipar Mazedonia
BizilekuaSkopje
Talde etnikoaRomani people in North Macedonia (en) Itzuli
Lehen hizkuntzaerromaniera
HeriotzaSkopje2016ko abenduaren 10a (73 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Stevo Teodosievski (en) Itzuli  1997ko apirilaren 9a)
Hezkuntza
Hizkuntzakerromaniera
mazedoniera
Jarduerak
Jarduerakabeslaria eta politikaria
Jasotako sariak
Genero artistikoaDisco musika
Romani music (en) Itzuli
folk-pop (en) Itzuli
herri-musika
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaCroatia Records

esma.com.mk
IMDB: nm1543427 MySpace: redzepova Spotify: 3hqJ0OoW1ck5ET6lUyV0OQ iTunes: 62208061 Last fm: Esma+Redzepova Musicbrainz: 903123a5-f9b0-4cac-aece-747cf0dad732 Songkick: 84025 Discogs: 652120 Allmusic: mn0000174166 Edit the value on Wikidata

Esma Redžepova, mazedonieraz: Есма Реџепова, (1943ko abuztuaren 8a2016ko abenduaren 11a)[1] Mazedoniako erromaniar abeslari eta konpositorea. 500 artelan baino gehiago sortu zituen.[2] Besteak beste, 108 abesti, 20 diska eta 6 film.[3][4]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1943ko abuztuaren 8an jaio zen Skopje-n, Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialistan (egungo Ipar Mazedonia). Bederatzi urte zituela, bere anaietako batek tokiko ijito musika-erakunde batean aurkeztu zuen, non erritmo konplexuak ikasi zituen. Amak bere musika dohainak bultzatu zituen eta Esma eta bere anaia laster sartu ziren euren eskolako folklore taldean.[5]

1957an, 14 urte zituela, Skopje-ko irratian abestera gonbidatu zuten, berau irabazi eta 9.000 dinar irabazi zituen.[6] Gurasoen baimenarekin, gerora bere senarra izango zen Stevo Teodosievski-ren musika taldearekin egin zuen bira. Senarrarekin batera berrogeita zazpi haur lagundu zituen musikaren munduan eta lan horregatik hainbat sari jaso zituen.[7]

Čaje Šukarije da bere abesti ezagunena 2006ko Borat filmaren soinuaren parte dena, ustez, abestia bere baimenik gabe erabili zuten.[8]

"Alternatiba Demokratikoa" alderdiko kidea izan zen. Alderdia desegin eta gero, "Mazedoniako Batasun Nazionalerako Alderdi Demokratikoa" alderdi kontserbadorera mugitu zen. 2009ko hauteskundeen ostean, Skopjeko Udaleko zinegotzi hautatu zuten.[9]

Vlatko Lozanoski-rekin batera Mazedonia ordezkatu zuenMalmön (Suedia) ospatu zen 2013ko Eurovision Abesti Lehiaketan [10], baina ez zuen lortu finalerako pasea, 16. postuan geratu baitzen.[11][12]

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Songs of a Macedonian Gypsy, Usnija Jasarovarekin. (Monitor Records,1970 inguru)
  • Salute to Israel, (Monitor Records)
  • Songs of the Macedonian Gypsy, (Monitor Records, 1994)

Filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Krist Rakoc. 1962
  • Zapej Makedonijo. 1968
  • Jugovizija. 1971
  • Im Herzen des Lichts - Die Nacht der Primadonnen. 2002.
  • Errepidea okertzen denean: Ijito-karabana baten istorioak. 2006
  • Romani Soul. (Louis Mouchet, 2008)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]