Esne-gorri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Esne-gorria
Lactarius salmonicolor cropped.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaLactarius
Espeziea Lactarius salmonicolor
Mikologia
Edible toxicity icon.svg 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Esne-gorria (Lactarius salmonicolor) lactarius generoko onddo bat da.[1]

Erdipurdiko janaria. Lactarius deliciosus taldeko espezierik kaskarrena da. Tamaina handikoa da, ez du berde arrastorik kapelan, kolorez aldatzen ez den laranja koloreko latex-a du eta izeien azpian ateratzen da. Nahikoa arrunta da Nafarroako Pirinioetan, baina ez Euskal Herriko gainerako lekuetan.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 5 eta 15 cm arteko diametrokoa, ganbila, ondoren laua, amaieran gingilduna eta hondoratua; laranja kolorekoa, batzuetan arrosa edo horixka eta ia inoiz ez zonatua; beherantz biribilkatuta, gero zabaldu egiten da.

Orriak: Estu, itsatsiak edo dekurrenteak, laranja zurbil kolorekoak, zauriak poliki-poliki beltz bihurtzen dira.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Hori-laranja kolorekoa, hutsa, zilindrikoa, askotan laranja bizi koloreko gorriune ilunagoekin.

Haragia: Laranja kolorekoa, eta ordu askotan kolore hau mantentzen du, gero ilundu egiten da, beltzerantz edo arrerantz aldatuz. Laranja koloreko latex-a, distiratsua, zapore gozoa.[2]

Etimologia: Lactarius terminoa "lac" "lactis" esnetik dator; esneari dagokio. Latex-a jariatzen duelako ebakitzean edo haustean. Salmonicolor epitetoa latinetik dator eta izokin kolorea esan nahi du. Bere koloreagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarria, baina Lactarius deliciosus baino gutxiago estimatua.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lactarius deliciosus delakoarekin, baina Lactarius salmonicolor espeziaren diferentzia nagusia kapelaren kolorearen uniformetasunean datza, haragiaren koloreak aldatu gabe jarraitzen du, azkenik belztu egiten da eta ez du tonalitate berderik hartzen. Lactarius semisanglifuus eta Lactarius deterrimus espezieekin ere nahas daiteke.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean, koniferoen basoetan eta pagadietan, batez ere izei edo izei faltsuen azpian.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 520 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 416 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 349 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 80 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]