Txokolate esnedun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Esnedun txokolate» orritik birbideratua)
Txokolate esnedun
Txokolate eta chocolate and sugar confectionery (en) Itzuli
Milk chocolate.jpg
OsagaiakTxokolatea eta behi-esnea

Txokolate esneduna[1] % 25 eta % 40 arteko kakaoa duen txokolatea da. Gainera, kakao-gurina, esnea, (normalean esne-hautsa) eta azukrea ditu.

Tabletetan edo barretan saltzen da, eta jatorrizko aurkezpenean edo beste osagai batzuekin nahasita ager daiteke, hala nola arroz puztua eta txigortua, kakahuete zatika, arbendola zatikatuak, hur zatikatuak, etab.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendearen azken laurdenean agertu zen lehenbizikoz txokolate esneduna Europan, Suitzan, 1875ean. Daniel Peter izan zen txokolatean esnea (Nestlék esne-hautsa erabiltzeari utzi zion) sartzeko ideia izan zuen lehen pertsona.

Ondoren, Kohlr eta Cailler-ekin elkartu zen, eta, azkenean, Nestlérekin elkartu zen 1930 inguruan. Horrela, elikagai horren ekoizpena indartu egin zen.

Osagaiak eta prozesua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txokolate esnedunak gainerako txokolate-barietateen antzeko eraldatze-prozesua behar du, barietateak egiteko erabiltzen diren proportzioak izan ezik[2].

Txokolate zuriak ez bezala, esnedunak kakao-orea ematen du osagaien artean (oro har, % 40tik beherako proportzioan, baina goi-mailako sukaldaritzarako eta gozogintzarako txokolate esnedunaren barietateak ere % 50etik gorakoak dira). Kakao-oreak kolore bereizgarria ematen dio txokolate horri.

Esne-hautsa edo esne kondentsatua (txokolateari gozotasun handiagoa ematen diona, eta kakaoaren samurtasuna leuntzen duena) eta kakao-orea eta azukrea dira txokolate esneduna egiteko erabiltzen diren beste osagaiak.

Esne edukia dela eta, txokolate zuriak bezala, kaltzio kopuru handiak ematen ditu, baita txokolate beltzak baino kaloria gehiago ere, azukre gehiago sartzen baititu.

Fruitu lehorrak ere aurki ditzakegu osagaien artean, eta, beraz, ekarpen kalorikoa eta proteikoa handitu egiten dira.

Txokolate esneduna neurriz jateak onura handia ekarriko du beti gure osasunean, bai fisikoan (nutrizio-balio aberatsak dituelako), bai mentalean (indarberritzen, lasaitzen, ondorio afrodisiakoak izaten laguntzen du, etab.), eta funtsezko elikagai bihurtzen da gure eguneroko dietan.

Konposizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txokolate esnedunaren konposatuak[3], 100 g-tan
Konposatua


Kopurua
Ura <1.5g
Proteinak 7-11g
Lipidoak 30-33g
Gluzidoak 50-60g
Gluzido asimilagarriak 54g
K karea 520-570g
Mineralak 2.2g
Kaltzioa 180-200mg
Magnesioa 60-90mg
Potasioa 470mg
Sodioa 58mg
Fosforoa 242mg
Fer 2mg
Zinka 0.2mg
Kobrea 2mg
Azido oxalikoa 60mg
Teobromina 100-300mg
Kafeina 20mg
B1 bitamina 0.11mg
B2 bitamina 0.37mg
B3 bitamina 0.46mg
B6 bitamina 0.11mg
B9 bitamina 0.01mg

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «chocolate con leche» www.euskadi.eus (Euskalterm) (Noiz kontsultatua: 2021-09-10).
  2. (Gaztelaniaz) «Chocolate con leche» Guía Chocolate (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  3. «Les Moteurs du marché des aliments et boissons halal» dx.doi.org 2016-03-09 (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]