Esneduna (margolana)
Esneduna (nederlanderaz, Het melkmeisje edo, halaber, De keukenmeid nahiz De melkmeid) Johannes Vermeer herbeheretar artistaren margolan ezagunetariko bat da. Datazioa, artistaren lan gehienekin gertatzen den bezala, ez da zehatza. Oihal gaineko olio-margolan txikia da. Amsterdamgo Rijksmuseum museoan erakusgai dago.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaia egunerokotasunarekin lotutako genero-eszena bat da. Eszenan etxe baten neskame bat lanean ikus daiteke. Emakumea pitxer batetik mahai gainean dagoen katilu batean esnea ari da botatzen. Mahai berean, lehen planoan, beste objektu batzuk daude: zumezko saskia, ogi zati batzuk eta pitxer urdin bat; multzoa benetako izadi hila da. Neskamea bere lanean erabat murgilduta dago, bestetik.
Gela apaindura gutxikoa da. Hormetan ez dago elementu dekoratiborik, lan-tresnak bakarrik: zintzilik dagoen saskia eta metalezko beste objektu bat. Dena dela, hormetan narrioak eta iltzeak daude. Apaingarri bakarra ia lurrean dagoen lauza berinaztatu apainduen lerro bat; bitxiak dira azulejuetako irudiak.
Gelari bazter batean dagoen leiho batek argi egiten dio.
Azterketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Margolan horretan bi kontzeptu hasieran kontrajarri nabarmentzen dira: monumentaltasunaren itxura eta, halaber, lasaitasunaren sentipena. Neska bere lanean buru-belarri sartuta dago, bere munduan murgilduta, gauza apalen mundu batean, alegia. Esan da Vermeerrek emakumeari estatua klasiko baten keinua eman diola, hor, argipean lanean.
Kolore nagusiak urdinak eta krema-koloreen tonuak dira.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Egile Batzuk. (2010). Técnicas y medios artísticos. Centro de Estudios Ramón Areces S. A. ISBN 978-84-9961-002-3.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez):Rijksmuseumeko webguneko informazioa.
- (Ingelesez):Lanaren azterketa.