Esneki teilamin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Esneki teilamina
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaLactarius
Espeziea Lactarius rufus
Fr., 1838
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa dekurrentea da
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Esneki teilamina (Lactarius rufus) lactarius generoko onddo bat da.[1] Ezin da jan, zapore minagatik. Euskal Herrian nahiko ohikoa da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 3 eta 10 cm arteko diametrokoa. Hasieran oso ganbila, gero zabaldu egiten da eta erdian hondoratu, titi oso nabarmenarekin. Gorri-laranja kolorekoa. Ilupa du azalean.

Orriak: Itsatsiak edo dekurrente samarrak, estu, meharrak, meheak. Hasieran marfil kolorekoak eta gero arre-horikoak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Ia zilindrikoa, gaztetan betea, 3 - 8 x 0,5 - 1 cm-koa, kapelaren kolore berekoa, oinarrian ilupa zuri batekin.

Haragia: Gogorra, hauskorra, horixka-gorrixka, lodia, irmoa, latex zuria eta zapore garratz eta minekoa.[2]

Etimologia: Lactarius terminoa "lac", "lactis", esnetik dator; esneari dagokio. Latex-a jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean. Rufus epitetoa latinetik dator eta gorria esan nahi du. Bere koloreagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria bere zapore garratz eta minagatik.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukaldaritzarako interesik ez duten antzeko Lactarius asko daude. Horien artean Lactarius hepaticus dago, udazkenaren amaieran hasten dena eta latex horixka duena eta Lactarius mitissimus delakoa, laranja zurbil kolorekoa, zapore gozokoa eta hostozabaletan hazten dena.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberri eta uda amaieran, koniferoen basoetan, batzuetan urkien azpian ere bai. Oso arrunta da.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako eta Ipar Amerikako eremu epeletan. Ohikoa Kalifornia iparraldean eta Pazifikoaren ipar-mendebaldean

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 533 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel.. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 422 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 365 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 88 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]