Esneki zuri-orribildu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Esneki zuri-orribildua
Lactarius piperatus 98569.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaLactarius
Espeziea Lactarius piperatus
Mikologia
Gills icon.png 
orriak himenioan
Convex cap icon.svg 
txapel ganbila
Decurrent gills icon2.svg 
himenioa dekurrentea da
Bare stipe icon.png 
hanka biluzik dago
White spore print icon.png 
espora zuriak dauzka
Mycorrhizal ecology icon.png 
mikorrizak eratzen ditu
Edible toxicity icon.svg 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Esneki zuri-orribildua (Lactarius piperatus) Russulaceae familiako onddo bat da.[1]

Jangarri oso kaskarra

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 5 eta 15 cm. arteko diametrokoa, hasieran ganbila eta gero zilbor-formakoa erdigunean baina inbitu oso sakona osatu gabe. Ertzak kiribilduak ditu eta mehe samarrak. Azal gabea da, lehorra eta kolore krema-zurixka kolorekoa orban okre-gorrixkekin.

Orriak: Dekurrenteak, oso estu eta ugariak. Hasieran zurixkak eta gero krema kolorekoak eta okre-marroiz zikintzen dira.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak

Hanka: Normalean laburra eta zilindrikoa izaten da, baina meheagoa oinarrian. Krema-zurixka kolorekoa, kapela bezalakoa, eta okre-marroiz zikinduaz, oinarritik hasita.

Haragia: Trinkoa, gogorra eta hauskorra, moztean zuri-krema kolorekoa, baina arrosa-okrez zikintzen da eta gero ilunduaz joaten da. Usain txarra, ale zaharretan higuingarria eta zapore garratza.

Airearekin kolorez ez den aldatzen esne zuria eta zapore garratza eta mingotsa.[2]

Etimologia: Lactarius terminoa lac, lactis, esnetik dator; esneari dagokio, latex-a jariatzen duelako ebakitzean edo haustean. Piperatus epitetoa berriz, latinetik dator (piper = piperra) bere zapore minagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri oso kaskarra, baina lehortuta eta hauts bihurtuta, gozagarri gisa erabili daiteke kantitate txikian. Horrela erabiltzen dute Europako ekialdeko herrialde batzuetan.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lactarius vellereus-en antza du, baina txikiagoa da, eta Lactarius piperatus-ean kapelaren azala ez da iletsua eta orriak estu eta ugariagoak dira.[4]

Lactarius pergamenus ia berdina da; latexean bereizten da, Lactarius piperatus-ean zuri okre jarraitzen du potasarekin, ez da horixkatzen eta Lactarius pergamenus-ean berdexka edo urre-hori kolorea hartzen du potasarekin eta orriak zuriak direla itsasoaren berde koloreko erreflexuekin.

Lactarius piperatus

Oharra: Medikuntzan erabilia izan da blenorragien aurkako tratamenduetan.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uda hasieratik negu hasierara, hostozabal basoetan, batez ere pago eta haritzetan.[5]

Banaketa eremua: Ipar Amerika, Europa, Ipar Indotxinako penintsula, Himalaia, Australia, Japonia, Errusia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas Diputacion foral de vizcaya ibericas. , 141 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 507 or. ISBN 84-404-0530-8..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 375 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran. Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 410 or. ISBN 978-84-617-0196-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]