Espainia-Estatu Batuak Gerra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Espainia-Estatu Batuak Gerra
USS Maine itsasontziaren hondoratzea, 1898
Data1898ko apirilaren 25aabuztuaren 12a
LekuaKaribe eta Ozeano Barea
EmaitzaParisko ituna: Kuba independentzia lortzen du, Espainiak AEBri 20 milioi dolarren truke Guam, Puerto Rico eta Filipinak eman zizkion. Espainiar Inperioaren bukaera. Filipinak-Estatu Batuak Gerraren hasiera.
Gudulariak
Ameriketako Estatu Batuak
Bandera de Cuba Kuba
Filipinak
Espainia
Buruzagiak
Nelson A. Miles
William R. Shafter
George Dewey
Bandera de Cuba Máximo Gómez
Emilio Aguinaldo
Patricio Montojo
Pascual Cervera
Indarra
Kubatarrak: 30.000
Estatu batuarrak: 300.000
208.812 - 278.447 (Kuban)
10.005 (Puerto Ricon)
51.331 (Filipinetan)
Galerak
Kubatarrak: 10.665
Estatu batuarrak: 345
560 (Itsas-Armada)
3.000 (Armada)

Espainia-Estatu Batuak Gerra Espainia eta Estatu Batuen arteko gerra izan zen. 1898an , Maria Kristinaren erregeordetzan egina, Práxedes Mateo Sagasta Espainian eta William McKinley Estatu Batuetan presidenteak ziren.

Adituek Espainia-Estatu Batuak Gerra deritzoten arren, Espainian Kubako Gerra eta Kuban Espainia-Kuba-Estatu Batuak Gerra ere deritzote. Gerra haren ondorioak Kubaren independentzia eta Espainiar Inperioaren bukaera izan ziren, Espainiak Ameriketako Estatu Batuei 20 milioi dolarren truke Guam, Puerto Rico eta Filipinak eman zizkiolako.

Gerra espainiarrentzat: gurutzada bat

"Espainiari probidentziazko zeregina betetzea egokitu zaio historian (...). Herri espainiarra kristautasunaren aitzindaria da, Israelgo herriak izan zuen antzeko xedea du; haren historia kristau zibilizazioko gudariaren historia da. (Egun erasotzen gaituzten) barbaroak ez datoz larrubizi, ez pantera-larruzko mozorrotan jantzirik (...) baizik eta lurrun-makina handien gainean, elektrikaz armaturik eta mozorro europarretan jantziak. Baina, tribu barbaro guztien antzera, gutizia baino ez da haren ideala eta borondatearen araberako desmasiak beste araurik ez dute ezagutzen (...) Jaungoikoa nahi dute kendu tronutik eta dolarra alderatu, idolo unibertsal gisa (...). Gerra hau (...), erlijio-gerra, gerra santua, gurutzada, ere bada (...)"

Aita Calpenaren sermoia Madrilgo katedralean, 1898ko maiatzaren 2an

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Espainia-Estatu Batuak Gerra Aldatu lotura Wikidatan
Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.