Espainia-Maroko mugako gertakariak (2026)
| Espainia-Maroko mugako gertakariak | |
|---|---|
| Mota | nazioarteko istilua migratzaile-krisia |
| Honen parte da | Maroko–Espainia harremanak |
| Denbora-tarte | 2026ko uztailaren 30a - |
| Data | 2026 |
| Garaia | Irango Gerra (2026) |
| Kokaleku | Ceuta |
| Herrialdea | Espainia eta Maroko |
| Partehartzaile kopuru | 72.000 |
| Pertsona hilak | 100 |
Espainia-Maroko mugako gertakariak 2026ko uztailaren 30-31n jazo ziren Afrika iparraldeko Ceuta hirian bereziki, eta baita Melillan ere, Espainiako bi hiri autonomoetan. Ceuta hiriaren kostaldeko Espainia-Maroko mugatik, 72.000 pertsona inguruk[1] hura zeharkatu zuten igerian eta oinez, eta Ceutaren lurraldean sartu ziren. Jende samalda hori Tarajal hondartzatik sartu zen. Abuztuaren 1aren arratsalderako, Ceutara heltzeko ahaleginean hildako pertsonen gorpuak 67 ziren.[2] Hala ere, egunak igaro ahala, kopuru askoz handiagoak eman ziren, 141 hildakotiko gora egon zirela baieztatu zen (78 Espainian eta 63 Marokon).[3] [4]
Immigrazio olde hori azken garaiotako Espainiaren historiako migrazio krisi handiena izan zen. Jende olde horretatik, egun batzuen buruan, Espainiako Barne ministerioak baieztatu zuen 70.000 itzuliak zirela Marokora.[1] Krisiak alerta piztu zuen hirian, eta askotariko erreakzioak hala Espainian nola Europako zenbait herrialdetan eta, are, AEBn. Espainiako eztabaida politikoaren erdian, eragile politikoek eta analistek Marokoren erantzukizuna nabarmendu zuten.
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uztailaren 30-31ko pertsona oldea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainiako Atzerri ministro adierazi zuen Marokotik Espainiara igarotako milaka pertsonek sare sozialetan zabaldutako informazio faltsuengatik ekin ziotela Marokoko muga zeharkatzeari. Alegia, hori egin zuten uste zutelako ez zituztela kanporatuko.[5]
Lehen migranteak igerian iritsi ziren, baina gero, mugan kontrolik ez zegoela ikusita, oinez gurutzatu zuten gehienek.[6] Denera, Espainiako Barne Ministerioaren arabera, 50.000 lagun inguru iritsi ziren Ceutara, gehienak uztailaren 30ean, baina 48.300 inguru ordu gutxiren buruan itzuli ziren Marokora euren kabuz.[6] Egun gutxiren buruan, Marlaska Barne ministroak baieztatu zuen 72.000 sartu zirela, baina 70.000 jada itzuli egin zirela mugaz bestaldera.[5] Hiriak 84.000 biztanle zituen une horretan.[7]
Melillara sartzeko ahaleginak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bitartean, Melillako Gobernu Ordezkaritzak adierazi zuen abuztuaren 1eko goizeko orduetan 1.000 pertsonako olde bat sartzen saiatu zela espainiar esklabe horretan, baina Marokoko polizia, Espainiakoarekin batera, galarazten ari zela haiek aurrera egitea. Espainiar iturri horren arabera, hamabost adingabek eta lau emakumek Melillara muga zeharkatzea lortu zuten. Biharamunean, behera egin zuen ahaleginak.[8]
Hildakoen tasa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bidea igeri egiten ahalegindu ziren askok ez zuten helburua lortu: baieztatu zen gutxienez 57 lagun hil zirela, gehienak itota.[6] Abuztuaren 1aren arratsalderako, Ceutara heltzeko ahaleginean hildako pertsonen gorpuak 67 ziren.[2]
Bi egun geroago, 99 ziren hildakoak, Ceutako mugaz bi aldeetara.[5] Hala ere, egun batzuen buruan, Caminandos Fronteras GKEak 142 hildakoren estimazioa eman zuen, bere landa lanean oinarrituta.[9] Haietako batzuk ez ziren Marokokoak, baizik eta Sudan, Eritrea, Ginea eta Boli Kostakoak.[10]
Azken estimazioei buruz, 141 hildako baieztatuta daude (78 hildako Espainiako lurretan eta 63 Marokon)[11].
Ceutan gelditutako migratzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Migratzaile gehienek kalean igaro zuten gaua, parkeetako belardietan etzanda eta soinean zuten arropa besterik ez zutela.[6] Ceutako presidente Juan Jesús Vivasek hitzeman zuen «legearen arabera» jokatuko zutela adingabeekin. Azaldu zuenez, migrazio oldearen aurretik adin txikiko 180 migratzaile zeuden hirian; behin gertatuta, ordea, 750 adingabe gehiago artatu zituzten harrera zentroetan.[6] Kalkulatzen da abuztuaren 3rako 3.000-5.000 migrante zeudela Ceutan azken oldearengatik,[12] horietatik 862 adingabeak, 29ri arreta emateko probisioa zegoenean. Zentro espezializatuak gainezka zeuden, eta asko noraezean zebiltzan Ceutako kaleetan, edo ezkutatzen ziren.[13]
Denbora igaro ahala, segurtasun arazoak azaldu ziren, besteak beste, lapurretak[14], iskanbilak, borrokak edo kalean lo egiteko ordainketak. Gainera, pertsona batzuen kasuetan, 20 euro ordainduz gero, immigranteek baimena ematen zieten beste inmigranteei kirol-pista batean hor bertan lo egiteko[15].
Asko hondartzetan pausatu ziren atergabe egunak igaro ahala. CETI edo migratzaileak hartzeko zentroa gainezka zegoen: pertsonak barnean eta haren inguruan metatzen ziren. Hala hiriko boluntarioek nola langile humanitarioek migratzaileentzako probisioekin eta mantenuarekin laguntzen zuten.[16] Abuztuaren 7an, Ceutako agintariek estimatu zuten 1.100 adingabe zebiltzala kalean, asko 10 eta 14 urte artekoak, egoera oso prekarioan.[17] Zehazki, 1342 migratzaile adingabe zenbatu ziren.[18] Gainera, hiriko gobernuaren arabera, guztizko kopurua hirian 6.000-8.000 migratzailekoa zen.[17] Ceuta hiri autonomoko presidente Jesús Vivasen arabera, hiriaren ataka jasanezina zen, 8.000-11.000 migratzaile baitzebiltzan kalean, abuztuaren 8an esan zuenez.[19]
Neurriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uztailaren 31ko goizean, Madrilek armada mobilizatu zuen, tankeak jarri zituzten Ceutaren sarreran, eta migratzaileak industriagune batera bidaltzen ari ziren, sakabana ez zitezen. Soldaduak Espainiako Poliziarekin eta Guardia Zibilarekin elkarlanean aritu ziren.[6] Espainiako eta Marokoko gobernuak uztailaren 31eko eguerdian elkartu ziren egoerari buruz hitz egiteko, eta hainbat erabaki hartu zituzten, besteak beste, Ceutara legez kanpo sartutako lagunak berehala itzularaztea Marokora. Orduz gero ere, elkarlanean segituko zutela jakinarazi zuten, migrazio krisiari erantzun bateratua emateko.[6]
Gainera, Pedro Sanchez Espainiako presidentea Ceuta Espainiako hiri autonomoan izan zen. Tarajal kai muturrera bisita egin zuen, migratzaile gehienek muga pasatzeko baliatu zuten tokira, eta, ondoren, bilera bat egin zuen tokiko ordezkari politiko eta polizialekin. Espainiako presidenteak adierazi zuen gertatutakoa «Espainiako lurralde osotasunaren aurkako eraso bat» zela, eta Espainiako Gobernuak eskura zituen baliabide guztiak erabiliko zituela Ceutako herritarren segurtasuna bermatzeko.[6]
Gobernu horrek azaldu zuen Guardia Zibilak buiak jarriko zituela kai muturrean, «traba fisiko bat jartzeko behintzat, aberriratzeak errazteko». Horretarako izapideak bizkortuko zituztela ere hitzeman zuen.[6] Zehazki, aipatu zen uretan 500 metro luzatzen zen traba hesi flotagarri bat eta buia ainguratuen lerro bat ezartzea.[20] Bitartean, Espainiako Gazteria eta Haurtzaro Ministerioak adierazi zuen 25 milioi euro bideratuko zituela Ceutako haur migranteak artatzeko.[21]
Gertatutakoaren harira, baina, esan zuen agian «zenbait lege erreforma» planteatzeko prest egongo zela. Izan ere, Sanchezek uste du «migratzaileekin trafikatzen duten mafiek» bultzatu zutela migrazio oldea, Espainiako Auzitegi Gorenaren ebazpen bat baliatuta. Ebazpen horren arabera, ez zen legezkoa Espainiara igerian sartzen ziren pertsonak iritsi ahala kanporatzea, iritzita kasu horretan ez zegoela muga fisikorik. Hala, Sanchezek esan zuen Atzerritarren Legea moldatzeko modua aztertuko zuela, mugan egiten ziren kanporaketak «ahalik eta modurik eraginkorrenean» egiteko.[6]
Erreakzioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egoera ikusita, Espainiako Atzerritarren Legea aldatzeko eskatu zuen PPk, «migratzaileak mugan bertan itzularazi ahal izateko». Horrez gain, PPk Sanchezi exijitu zion agerraldi bat egin zezala lehenbailehen Espainiako Kongresuan, eta galdegin zuen Ceutakoa «interes nazionaleko egoera» deklaratu eta «baliabide masiboak» bidaltzea hara.[6]
«Ceutara jendea iritsi eta iritsi aritu da gau osoan, eta han daudenek hiri okupatu batean daudela deskribatzen dute; ez dira ezer egiten ari hori eragozteko», adierazi zuen Alberto Núñez Feijóo PPko presidenteak ohar bidez. Iragarri zuenez, biharamunean zen Ceutara joatekoa.[6]
PPren ildoari jarraiki, Ceutakoa «inbasio bat» izan dela nabarmendu zuen Voxeko kide Isabel Perez Molinok, iritzita hara iritsi ziren migratzaileak «inpunitate osoz» sartu zirela Espainian. Prentsaurreko batean egin zituen adierazpen horiek, eta ondoan izan zuen Ceutako Voxeko presidente Juan Sergio Redondo. Espainiako Gobernuari «ustela» izatea eta «traizio» egitea leporatu dio hark. Biek ala biek migrazio politikak are gehiago «gogortzeko» exijitu zuten.[6]
Gertatutakoaren inguruan hitz egin zuten beste alderdi batzuek ere, hala nola Sumarrek. Espainiako Gobernuari kargu hartu ordez, Marokori egotzi zioten «dozenaka pertsonaren heriotza eragitea» eta «desesperatuta» zeuden herritarrak Espainiari «presio egiteko tresna» gisa erabiltzea. Prentsa ohar baten bidez egin zituzten adierazpen horiek, eta gaineratu zuten lehentasuna migratzaileei «arreta humanitarioa» ematea zela, baita harrera sareak eta GKE gobernuz kanpoko erakundeak indartzea ere.[6]
Europan, Italiako Gobernuak adierazi zuen kontrolak ezarriko zizkiela Espainiatik zihoazen herritarrei, portuetan eta aireportuetan, baldin eta europar herritarrak ez baziren.[22] Are, Schengen espazioa itxiko zuela hilabetez Espainiarekin, nahiz eta Ceutak eta Melillak probisio bereziak dituzten itun horretan.[23] Espainiako Gobernuak, trukean, kontrolak ezarri zizkien Italiatik herrialde horretara heltzen ziren herritarrei.[24]
Testuinguru politikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainiako Real Instituto Elcanoko analistek Israel, AEB eta Marokoren arteko Abrahamgo Akordioetan (2020) kokatu dituzte gertakariok, Espainiako Gobernuaren kontra jokatuko lukeena. Ezinezkoa jo dute Maroko bezalako diktadura bat, informazio arloan Israelen asistentzia duena, aurrez ez jabetzea Ceutan antolatzen ari zen jende samaldaz.[25]
Izan ere, analista horiek aldeztu dute immigrazio oldeak gerra hibridoaren elementuak biltzen dituela, hala nola «armatzat desinformazioa eta immigranteak baliatzea». Gogora ekarri zuten 2021ean Bielorrusiak Lituaniara milaka migratzaile bideratu zituela.[25] Gehitu dutenez, 2026ko apiriletik, AEBn airean dabilen gaia da Ceuta eta Melilla Marokoren parte bihurtzea, gertaera larriagoetarako bidea zabaldu omen ditzakeena, AEB eta Israel aliatu garrantzitsuak aldean hartuta.[25]
2021. urteko maiatzean, beste immigrazio olde batek hartu zuen hiria, Marokoren eta Espainiaren arteko harreman diplomatikoak ataka estuan jarri zituena, eta Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten sinesten migratzaile oldea mugako zaindari marokoarrak ezustean hartu zituenik Tronuaren Festa zela eta.[26] Tesi horrekin bat etorriz, Golden Owl agentziak, Alacanteko Unibertsitateari atxikiak, ikerketa bat egin zuen krisiaren lehendabiziko bi asteetan, sare sozialetan oinarritua batez ere, eta ondorioztatu zuen Ceutako muga gurutzatu zuen jende oldea Marokok antolatutako operazioa izan zela.[27]
Gertakarien zirkunstantzia politikoei buruz, Thomas Massie AEBko errepublikar ordezkariak salatu zuen AEBko Diputatuen Ganberak Ceutako krisia baino astebete lehenago lege proiektu bat onartu zuela Marokori buruz eta, haren iritziz, bertan, onartu egiten zen Afrika iparraldeko espainiar lurraldea Marokoren mende uztea.[28] Espainian, polemika harrotu zen, Portugal, Espainia eta Maroko 2030eko futbol mundiala antolatzekoak zirelako elkarrekin. Sumar alderdiak auzitan jarri zuen lankidetza horrek aurrera egin zezakeenik[29] eta Maroko mundialetik baztertzeko eskatu zuten Vox eta Podemos alderdiek ere.[30]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 (Gaztelaniaz) SER, Cadena. (2026-08-04). «Marlaska eleva a 72.000 los migrantes que entraron en Ceuta y defiende que el espacio Schengen "no se ha visto comprometido"» Cadena SER (kontsulta data: 2026-08-04).
- 1 2 (Gaztelaniaz) Press, Europa. (2026-08-01). «El número de muertos en la entrada masiva a Ceuta asciende a 67 personas» europapress.es (kontsulta data: 2026-08-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) elDiario.es. (2026-08-05). «Al menos 141 personas han muerto en el intento de entrada a Ceuta, según la ONG Caminando Fronteras» elDiario.es (kontsulta data: 2026-08-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Asciende a 141 la cifra de muertos tras la crisis migratoria en Ceuta» www.antena3.com 2026-08-05 (kontsulta data: 2026-08-14).
- 1 2 3 (Gaztelaniaz) SER, Cadena. (2026-08-04). «Marlaska eleva a 72.000 los migrantes que entraron en Ceuta y defiende que el espacio Schengen "no se ha visto comprometido"» Cadena SER (kontsulta data: 2026-08-04).
- 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 «Orduotan Ceutako muga zeharkatu duten 48.300 pertsona Marokora itzuli dira jada» Berria 2026-07-31 (kontsulta data: 2026-07-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) Exprés, EL PAÍS. (2026-08-01). «Claves para entender la crisis migratoria de Ceuta, la mayor entrada irregular de la historia reciente de España» EL PAÍS Exprés (kontsulta data: 2026-08-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) RTVE.es. (2026-08-01). «La frontera de Melilla reabre de forma gradual tras casi dos días cerrada por la crisis migratoria» RTVE.es (kontsulta data: 2026-08-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) elDiario.es. (2026-08-05). «Al menos 141 personas han muerto en el intento de entrada a Ceuta, según la ONG Caminando Fronteras» elDiario.es (kontsulta data: 2026-08-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) elDiario.es. (2026-08-05). «Al menos 141 personas han muerto en el intento de entrada a Ceuta, según la ONG Caminando Fronteras» elDiario.es (kontsulta data: 2026-08-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) Sanz, Juan Carlos. (2026-08-07). «Las ONG de Marruecos elevan a 141 la cifra de muertos a ambos lados de la frontera de Ceuta» El País (kontsulta data: 2026-08-14).
- ↑ Pego, Iraia Leon. (2026-08-03). «Mila bat migrante adingaberi aterpe eman beharko diola uste du Ceutak» Berria (kontsulta data: 2026-08-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) Menéndez, María. (2026-08-04). «Ceuta atiende a 862 menores migrantes: "Hay niños aún en la calle que piden un móvil para llamar a su madre"» RTVE.es (kontsulta data: 2026-08-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) Un marroquí que cruzó a Ceuta en la entrada masiva intenta robar a un hombre que le daba pan. 2026-08-11 (kontsulta data: 2026-08-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Loma Colmenar, al límite: vecinos denuncian peleas, robos y cobros por dormir en la calle» El Faro de Ceuta 2026-08-12 (kontsulta data: 2026-08-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ceuta, una semana después: la crisis migratoria no ha acabado. 2026-08-06 (kontsulta data: 2026-08-06).
- 1 2 (Gaztelaniaz) Menéndez, María. (2026-08-06). «Cientos de menores vagan por las calles de Ceuta una semana después de la entrada masiva en medio del debate político» RTVE.es (kontsulta data: 2026-08-07).
- ↑ Leonet, Julen Otaegi. (2026-08-07). «1.300 migrante adingabe baino gehiago artatu dituzte Ceutan» Berria (kontsulta data: 2026-08-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) AGENCIAS, RTVE es /. (2026-08-08). «Vivas asegura que la situación en Ceuta es "insostenible" e insiste en el retorno a Marruecos de "todos los que entraron"» RTVE.es (kontsulta data: 2026-08-08).
- ↑ (Ingelesez) O’Carroll, Lisa; Jones, Sam. (2026-08-01). «EU to hold urgent meeting of interior ministers on Tuesday over Ceuta crisis» The Guardian ISSN 0261-3077. (kontsulta data: 2026-08-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) Menéndez, María. (2026-08-04). «Ceuta atiende a 862 menores migrantes: "Hay niños aún en la calle que piden un móvil para llamar a su madre"» RTVE.es (kontsulta data: 2026-08-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) Exprés, EL PAÍS. (2026-08-01). «Claves para entender la crisis migratoria de Ceuta, la mayor entrada irregular de la historia reciente de España» EL PAÍS Exprés (kontsulta data: 2026-08-01).
- ↑ (Ingelesez) Jones, Sam; O’Carroll, Lisa. (2026-08-01). «EU to hold urgent meeting after Spanish PM calls Ceuta crisis response ‘selfish’» The Guardian ISSN 0261-3077. (kontsulta data: 2026-08-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) AGENCIAS, RTVE es /. (2026-08-08). «España restablece los controles fronterizos con Italia: "No podíamos bajar hasta mostrar la documentación"» RTVE.es (kontsulta data: 2026-08-08).
- 1 2 3 (Gaztelaniaz) Chávarri, I. P.. (2026-08-04). «España, Marruecos y la geopolítica de la crisis migratoria en Ceuta» RTVE.es (kontsulta data: 2026-08-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) González, Miguel. (2026-07-31). «La crisis migratoria de Ceuta pone en jaque las relaciones de España con Marruecos» El País (kontsulta data: 2026-08-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El informe Golden Owl confirma que el asalto a Ceuta fue un operativo organizado por Marruecos: refuerza a Sánchez» www.moncloa.com 2026-08-09 (kontsulta data: 2026-08-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Thomas Massie afirmó que hace dos semanas la Cámara de Representantes aprobó un proyecto de ley que, según él, autorizaba la transferencia de territorio español a Marruecos - Pravda España» spain.news-pravda.com 2026-08-01 (kontsulta data: 2026-08-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Sumar solicita que España deje de compartir con Marruecos la organización del Mundial de fútbol 2030 tras lo ocurrido en Ceuta» ElHuffPost 2026-08-05 (kontsulta data: 2026-08-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) 20minutos |. (2026-08-06). «Vox, Podemos y Sumar exigen excluir del Mundial 2030 a Marruecos tras la crisis de Ceuta» www.20minutos.es - Últimas Noticia (kontsulta data: 2026-08-08).