Auzitegi Gorena azken auzialdiko organoa da kasu guztietan. Haren erabakiei ezin zaie helegitea aurkeztu, eskubideak urratzen ez badira. Espainiako erregeak soilik utz dezake Auzitegi Goreneko agindu bat baliorik gabe, Konstituzioak errege horri barkamen eskubidea ematen diolako.
Auzitegi hau polemika handiko auziak ebatzi ditu, ondorio politiko nabarmenekoak, hala nola Ezker Abertzaleko alderdien ilegalizazioa Euskal Herrian, eta García Ortiz Estatuko Fiskalaren kondena, ordu arte pentsaezina, bere burua iruzurgile aitortzen zuen pertsona ezagun baten mezua filtratu zuelakoan.
Bere zereginen artean, alderdi politikoen ilegalizazioen gaia eramaten du, baita ministro edo Espainiako Gobernuko presidentearen eta Estatuko Fiskaltzaren aurkako akusazioak ere. Haiek epaitzeko ahalmena duen organo bakarra da.[1] Bere azpiko auzitegien helegiteak berretsi edo baliogabetzeaz ere arduratzen da, horrek duen azken auzialdiko nagusitasuna erabiliz.
Presidente bat eta hainbat magistratuz osatuta dago. Auzitegiko kide horiek Erregeak aukeratzen ditu Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiak gomendatuta.
2001eko urtarrilaren 11n, Espainiako Auzitegi Gorenak artxibatu egin zuen Biescas kanpineko hondamendiaren auzia, eta erabat arduraz absolbitu Luis Bardají, kanpineko zuzendaria eta Biescasko Udala. Aldiz, Aragoiko Gobernua eta Ingurumen Saila kondenatu zituen, hondamendiko uraldia gertatuko zela aurreikus zitekeelakoan.[4]
2018ko azaroan, Pablo CasadoPPko presidentea zela, Ignacio Cosidó alderdi horren Espainiako Senatuko bozeramaile ohiak, Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren kontrolaz, Whatsapp mezu batean, baieztatu zuen Alderdi Popularrak «atzeko aldetik» kontrolatzen zuela Auzitegi Gorena, Bigarren Sala, hain zuzen, eta nabarmendu zuen Sala horrek diputatuak, senatariak eta gobernuko kideak epaitzeko eskumena zuela.[1][5]
Gainera, mezu horretan Cosidók adierazi zuen PP alderdia 61. Sala bereziaren buru arituko zela, gogora ekarriz Sala hori zela alderdi politikoak legez kanpo uzteko ahalmenak zituen bakarra, hala nola Herri Batasuna, mezuan adierazten zenez. Bigarren Salako epaimahai bat izan zen Kataluniako prozesu independentistako politikariak eta liderrak epaitzeko arduraduna. Halaber, aipatu senatari espainiarrak Manuel Marchena epailea goretsi zuen, epaimahai horretako buru arituko zen berbera.[1][6][7][8][9]
Auzitegi Gorenak Álvaro García Ortiz estatuko fiskal nagusia epaitu eta kondenatu zuen 2025eko azaroan.[1] Auzitegiko Bigarren Salak fiskal nagusi izateko desgaitu zuen García Ortiz, eta hari 7.200ko isuna jarri. Gainera, behartu zion Isabel Díaz Ayuso Madrilgo Autonomia Erkidegoko presidentearen bikotekideari, Alberto González Amador-i, kalte-ordainak pagatzera (10.000 euro), bi deliturengatik: datu erreserbatuak errebelatzea, González Amadorren mezu elektroniko bat, bere delituak aitortzen zituena, eta fiskaltzak informazio horri buruzko prentsa ohar bat ateratzea.[10][11]