Espainiako Egun Nazionala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Espainiako Egun Nazionala
Columbus Taking Possession.jpg
Amerikaren aurkikuntzari buruzko margolana.
Izen ofiziala Fiesta Nacional de España
Hasiera urriaren 12
Amaiera urriaren 12
Data
Data [[Urriaren 12]]

Espainiako Egun Nazionala (gaztelaniaz: Fiesta Nacional de España) urtero urriaren 12an Amerikaren aurkikuntza eta Espainiar Inperioaren sorrera ospatzeko egiten den jaieguna da. Espainian, Pilareko Andre Maria da egun honen zaindaria eta, beraz, Guardia Zibilaren eguna ere bada. 2000. urtetik, Indar Armatuen Eguna ere bada.[1]

Hainbat herrialdetako ospakizuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainian, Madrilgo Prado pasealekuan desfile militarra egiten dute erregeren eta agintari eta politikarien aurrean. 18/1987 Legearen arabera izen ofiziala Espainiako Egun Nazionala bada ere,[2] lehenagotik beste izen batzuk izan ditu jaialdiak, eta zenbaitek erabiltzen dituzte oraindik:

Hispanoamerikan oraindik Arrazaren Eguna esaten diote. Estatu Batuetan, berriz, Columbus Day (euskaraz Kolonen eguna) da, 90eko hamarkadatik ofizialki gero eta estatu eta hiri gutxiagoetan ospatua.[1] Argentinan, Txilen eta Mexikon ere jaiegun ofiziala da, baita Venezuelan ere. Hala ere, herrialde hartan 2002an Hugo Chávezen gobernuak egunari izena aldatu eta Día de la Resistencia Indígena (euskaraz: Indigenen Erresistentzia Eguna) jarri zion.

Sorrera, izaera eta bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guardia zibilak desfilatzen Espainiako Egun Nazionalean, 2014

Maria Kristina erreginordeak ikono katolikoetatik urruntzen zen Espainiako festa publiko bat ezarri zuen urriaren 12an 1888an. Hala ere, 1918rako Alfontso XIII.ak hura Arrazaren Eguna izendatu zuen, Pilareko Andre Mariaren egunean, eskuindar politikariek babesten zuten bezala. Menendez Pelayo, katolizismoa eta nazionalismoa uztartzen zituen ospakizunaren bultzatzaile sutsua zen Raza aldizkaritik. Francok irmotasun berdinez berretsi zuen eguna bere diktaduran 1940tik aurrera.[1] Era horretan, espainiar nazionalismoak porrot egin zuen erlijio kutsukoa ez zen herri ospakizun bat sortzen; izan ere, Pilareko Andra Mariaren egunean egiten zen nabarmen, hura espainiar nazioaren santu zaindari bihurtuz, Donejakuerekin batera.[1]

Eguna ikonografia erlijiosoarekin bateratzeak agerian utzi zuen espainiar nazionalismoak irudi sekular eta zibilak sortzeko zituen problemak. Hain zuzen, erlijioa eta estatuaren sinbolo orokorrak egun berean ofizialki uztartuz, Guardia Zibilaren egunaren bidez, ospakizuna ordena publikoaren eta, beraz, errepresioaren ikurrei lotuta agertzen zen; era horretan, herritik aldendu egiten zuen eguna, Espainiako nazio estatuaren sinboloak langile klaseen eta periferiako nazionalismoen zapalketan oinarrituz eraikitzen ari ziren garaian, horiek eskuin autoritarioaren eta errepresioaren erakusgarri bihurtuta.[1] Inperialismoaren nostalgia eta katolizismoari lotutako konnotazioak nabarmenago areagotu ziren Francoren diktaduran. Diktadura osteko hauteskundeen etorreraz, gobernu berriak konnotazio horiek kentzen saiatu ziren, bereziki 1492ko Amerikaren aurkikuntzaren urteurrenetik.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f (Ingelesez) Fuller, Linda K. (2004) National Days/national Ways: Historical, Political, and Religious Celebrations Around the World Greenwood Publishing Group ISBN 9780275972707 . Noiz kontsultatua: 2019-10-12.
  2. 18/1987 Legea
  3. Día de la Raza

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]