Espainiako errugbiko Lehenengo Nazional maila

Wikipedia, Entziklopedia askea
Espainiako errugbiko Lehenengo Nazional maila
Primera Nacional de Rugby
Antolatzailea Federación Española de Rugby
Sorrera 1982
Azkena 2014
Eremua  Espainia
Maila 2.a 1982tik 1998ra
3.a 1998tik 2014ra
Igoera Ohorezko maila 1982tik 1998ra
Ohorezko B maila 1998tik 2014ra
Jaitsiera Eskualdeetako ligak (Euskal Maila)

Espainiako errugbiko Lehenengo Nazional maila (gaztelaniaz: Primera Nacional de Rugby) Espainiako errugbi ligako bigarren maila izan zen 1982tik 1998ra, eta hirugarren maila 1998tik 2013-14 denboraldian desagertu zen arte.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1972tik 1982ra jokatu zen Espainiako Bigarren Mailako liga izan zen Lehenengo Nazionalaren aurrekaria. 1982-83 denboraldian multzo bakarreko Ohorezko maila eratu zen, eta "Lehenengo Nazional maila" izena eman zitzaion bigarrenari.[1] 1983-84 denboralditik aurrera, zortzi taldeko lau multzoz osaturik egon zen: Iparraldea (bertan zeuden euskal taldeak), Levante, Erdi-Hegoaldea eta Ipar-mendebaldea. Multzo bakoitzeko txapeldunek beste lehiaketa bat jokatzen zuten, Ohorezko mailara zein igoko ziren erabakitzeko[2]

1985-86 denboraldian, Espainiako Errugbi Federazioak lehenbiziko maila berrantolatu zuen, eta hamar taldeko bi multzo izatera pasatu zen: Iparralde-Levante eta Ipar-mendebalde-Hegoalde-Erdialde; euskal taldeek lehenbizikoan jokatzen zuten, Katalunia eta Valentziakoekin.[3] 1991-92 denboralditik aitzina, 12 taldeko multzo bakarrean jokatu zen,[4] 1994-95 denboraldian, berriz, lehengo antolaketa mooldera itzuli zen, 8 taldeko lau multzo,[5] eta hurrengo denboraldian 10 taldeko multzoak izatera pasatu zen.[6]

1998-99 denoraldian, "Primera Especial" maila sortu zuen federazioak, egungo Ohorezko B, 8 talderekin; ondorioz, Lehenengo Nazionala Espainiako 3. maila bilakatu zen. Azkenik, 2014-15 denboraldian Ohorezko B maila hiru multzo izatera pasatu zen, eta Lehenengo Nazionala desagertu.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1982tik 1998ra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraldia[7] Taldeak Irabazlea Ligako euskal talde onena
1982-83 24 (3x8) Madrilgo Erkidegoa C.D. Arquitectura Hernani R.E. (multzoko 1.a)
1983-84 32 (4x8) Madrilgo Erkidegoa C.R. Cisneros Gernika R.T. (multzoko 1.a)
1984-85 32 (4x8) Euskal Herria Getxo R.T. Getxo R.T. (multzoko 1.a)
1985-86 20 (2x10) Hernani R.E. (A multzoko 1.a)
1986-87 20 (2x10) C.A. San Sebastián (A multzoko 2.a)
1987-88 20 (2x10) Hernani R.E. (A multzoko 2.a)
1988-89 20 (2x10) Getxo R.T. (A multzoko 1.a)
1989-90 20 (2x10) Gernika R.T. (A multzoko 1.a)
1990-91 20 (2x10) Gaztedi R.T. (A multzoko 4.a)
Atlético Bera Bera (B multzoko 2.a)
1991-92 12 Euskal Herria Atlético Bera Bera Atlético Bera Bera
1992-93 12 Valentziako Erkidegoa Tecnidex Valencia Ordizia R.E. (6.a)
1993-94 12 Asturiasko Printzerria Oviedo R.C. Ordizia R.E. (6.a)
1994-95 32 (4x8) Valentziako Erkidegoa Tecnidex Valencia Mungia R.T. (B multzoko 1.a)
1995-96 32 (4x8) Andaluzia Universidad de Sevilla Atlético Bera Bera (B multzoko 1.a)
1996-97 39 Gaztela eta Leon C.R. El Salvador Mungia R.T. (B multzoko 1.a)
1997-98 40 (10x4) Asturiasko Printzerria Oviedo R.C. Ordizia R.E. (B multzoko 1.a)

1998tik 2014ra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hego Euskal Herriko taldeak Lehenengo Nazionaleko Iparraldeko multzoan aritzen ziren.

Denboraldia[7] Irabazlea Ligako euskal talde onena
1998-99 Andaluzia Club de Amigos del Rugby Kakarraldo R.T. (B multzoko 1.a)
1999-00 Valentziako Erkidegoa Les Abelles R.C. Ordizia R.E. (B multzoko 1.a)
2000-01 Katalunia R.C. L'Hospitalet Atlético Bera Bera (B multzoko 1.a)
2001-02 Andaluzia Club de Amigos del Rugby Ordizia R.E. (B multzoko 1.a)
2002-03 Kantabria Independiente R.C. Ordizia R.E. (B multzoko 2.a)
2003-04 Valentziako Erkidegoa Les Abelles R.C. Durango R.T. (B multzoko 1.a)
2004-05 Euskal Herria Gernika R.T. Gernika R.T. (B multzoko 1.a)
BRT Menditarrak (C multzoko 2.a)
2005-06 Murtziako Eskualdea UCAM Murcia Gaztedi R.T. (B multzoko 1.a)
BRT Menditarrak (C multzoko 3.a)
2006-07 Andaluzia Jaen R.C. Eibar R.T. (B multzoko 1.a)
2007-08 Euskal Herria C.A. San Sebastián C.A. San Sebastián (B multzoko 1.a)
2008-09 Euskal Herria Eibar R.T. Eibar R.T. (B multzoko 1.a)
2009-10 Balearrak Ponent R.C. Uribealdea Rugby (B multzoko 1.a)
2010-11 Katalunia R.C. L'Hospitalet Eibar R.T. (B multzoko 2.a)
2011-12 Madrilgo Erkidegoa A.D. Ingenieros Industriales Eibar R.T. (multzoko 1.a)
2012-13 Valentziako Erkidegoa Tecnidex Valencia Zarautz R.T. (multzoko 1.a)
2013-14 Asturiasko Printzerria Belenos R.C. Gaztedi R.T. (multzoko 5.a)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 1982-83 denboraldia. Federación Española de Rugby, ferugby.es (Noiz kontsultatua: 2022-8-6).
  2. 1983-84 denboraldia. Federación Española de Rugby, ferugby.es (Noiz kontsultatua: 2022-8-7).
  3. 1985-86 denboraldia. Federación Española de Rugby, ferugby.es (Noiz kontsultatua: 2022-8-4).
  4. 1991-92 denboraldia. Federación Española de Rugby, ferugby.es (Noiz kontsultatua: 2022-8-6).
  5. 1994-95 denboraldia. Federación Española de Rugby, ferugby.es (Noiz kontsultatua: 2022-8-6).
  6. 1995-96 denboraldia. Federación Española de Rugby, ferugby.es (Noiz kontsultatua: 2022-8-6).
  7. a b Histórico nacional. Federación Española de Rugby, ferugby.es (Noiz kontsultatua: 2022-8-7).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]