Errugbiko errege kopa (gaztelaniaz: Copa del Rey de Rugby), lehenago Espainiako Errugbi Txapelketa (gaztelaniaz: Campeonato de España de Rugby) deitua, Espainiako gizonezkoen errugbi lehiaketarik zaharrena da, eta garrantzitsuenetan bigarrena, Espainiako errugbi ligaren ondoan.
Espainiako Errugbi Federazioa 1923an sortu zen eta hiru urte beranduago abiarazi zuen Errugbi Kopa, hasieran Espainiako Errugbi Txapelketa izenaz ezagutu zena.