Edukira joan

Espainiako ezkutu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Espainiako ezkutu
escudo (en) Itzuli
Ezaugarriak
JaulkitzaileaEspainia
Historia
Hasiera1535
Ordezkatzen duErreal

Espainiako ezkutua[1] Espainian erabilera legalekoa izan ziren bi diruen izena da.[2]

Urrezko ezkutua (1535-1833)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1520an, Karlos I.aren erregealdian, 3,4 gramoko pisua eta 350 marabediko balioa zuen urrezko txanpon bat egin zuten lehen aldiz Bartzelonan. Diru hori Tunisiarako espedizioaren gastuak ordaintzeko sortu zuten.

Baina Filipe II.aren erregealdira arte ez zen urrezko ezkutua Espainiako lurralde osoko moneta-unitate nagusi bihurtu, eta, aldi berean, erreal eta marabedietan zatitu zen. Filipe II.aren garaitik Fernando VII.aren garaira arte, txanponak egiten ziren metal eta izendapen desberdinetan, baina guztiek zuten ezkutua erreferentzia-unitate gisa, ezkutua zilarrezko 16 errealen edo 40 erreal kuartoen baliokidea baitzen.[3]

½, 1, 2, 4 eta 8 ezkutuko balioz jaulki ziren urrezko txanponak. Bi ezkutuko piezari dobloi esaten zioten, ezkutu bateko txanponak baino bi aldiz pisu handiagoa zuelako: 6,77 gramo urre. Txanpon horiez gain, 1809 eta 1839 artean antzeko beste batzuk ere jaulki zituzten, metal, purutasun eta pisu berekoak, 80, 160 eta 320 erreal kuarto balioekin (2, 4 eta 8 ezkutu).

Txanpon horien diseinua erregearen bustoak aurrealdean eta errege-armarriak atzealdean osatzen zuten. Gainera, txanpon guztiek txanpon-etxeari zegokion letra zuten idatzita. Urrezko pieza gehienak Madril eta Sevillako txanpon-etxeetan egin zituzten, eta, beraz, txanpon horiek M bat edo S bat zeramaten grabatuta.

Izendapena Metala Legea (ml)* Pisua (g) Ø (mm) Ertza Jaulkia
8 ezkutu Urre
0,875
27,06
38,00
kordoitxo
1535 eta 1833
4 ezkutu Urre
0,875
13,53
31,00
kordoitxo
1535 eta 1833
2 ezkutu Urre
0,875
6,77
22,00
kordoitxo
1535 eta 1833
Ezkutu 1 Urre
0,875
3,38
18,00
kordoitxo
1535 eta 1833
Ezkutu ½ Urre
0,875
1,69
15,00
kordoitxo
1535 eta 1833
* = Metalaren purutasuna murrizten joan zen: pieza bakoitzeko jatorrizko 0,917 ml/g-tik azken lantzetako 0,875eraino.

Zilarrezko ezkutua (1864-1869)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren ezkutua edo zilarrezko ezkutua Elisabet II.a Espainiakoaren erregealdian sortu zuten. 12,5 gramo zilar eta 835 milarenezko purutasuna zituen, eta 100 ezkutu-zentimotan banatuta zegoen.

Erreginak 1833an tronua eskuratu baino lehen, metalak, purutasunak, pisuak eta balioak zituzten diru-unitate ugari zebiltzan Espainian. Horregatik, garai hartan erreal eta marabediek gobernatzen zuten moneta-sistema moneta bakar batean bateratzeko hainbat saiakera egin ziren. Era berean, Latindar Diru Batasunean sartzeko, zirkulazioko moneta bakarra izan behar zen, Nazioarteko Sistema Metrikora egokitua. Helburu horiekin, 1864an zilarrezko ezkutua sortu zuten, errealaren ordez, ordurako 10 hamarren edo 100 erreal-zentimoko sistema hamartar batean azpibanatua zegoena.

Kobrezko, zilarrezko eta urrezko txanponak egin zituzten, pisu, metal eta purutasun erabat zehaztuekin. Hauek izan ziren igorritako piezak: kobrezko ezkutua, 1, 2 eta 5 zentimo; zilarra, 10, 20 eta 40 zentimo; zilarra, 1 eta 2 ezkutu; eta urrea, 2, 4 eta 10 ezkutu.

Lehen aipatutako txanponek taula eskematiko honetan adierazten diren ezaugarri teknikoak zituzten:

Erref. Izendapena Metala Legea (ml) Pisua (g) Ø (mm) Ertza Jaulkia Txanpon-etxea
1 10 ezkutu Urre
0,900
8,35
22,00
Ley Patria Rey
1865 eta 1868 M  S
2 4 ezkutu Urre
0,900
3,34
18,00
ildaskatua
1865 eta 1868 M  S
3 2 ezkutu Urre
0,900
1,67
16,00
ildaskatua
1865 eta 1868 M
4 Zilar
0,900
26,00
37,00
Ley Patria Rey
1864 eta 1868 M
5 Ezkutu 1 Zilar
0,900
13,00
30,00
Ley Patria Rey
1864 eta 1868 M
6 40 zentimo Zilar
0,810
5,20
23,00
ildaskatua
1864 eta 1868 B  M  S
7 20 zentimo Zilar
0,810
2,60
18,00
ildaskatua
1865 eta 1868 M  S
8 10 zentimo Zilar
0,810
1,30
15,00
ildaskatua
1865 eta 1868 M  S
9 5 zentimo Kobre
0,999
12,50
32,00
laua
1865 eta 1868 B  M  J  Sg  S
10 2½ zentimo Kobre
0,999
6,25
25,00
laua
1865 eta 1868 B  M  J  Sg  S
11 Zentimo 1 Kobre
0,999
2,50
18,00
laua
1864 eta 1868 B  M  J  Sg  S
12 Zentimo ½ Kobre
0,999
1,25
16,00
laua
1864 eta 1868 B  M  J  Sg  S
B = Bartzelona         M = Madril         J = Jubia           Sg = Segovia          S = Sevilla

Espainiako bigarren ezkutuaren bizitza laburra izan zen, baina garai hartako ekonomia normalizatzeko hainbeste behar zen moneta-sistema bateratu eta behin betikoa sartzeko oinarria izan zen. 1868an, Elisabet II.a erregina tronutik kendu eta behin-behineko gobernu bat eratu ondoren, zilarrezko 2 ezkutu 5 pezetaren baliokideak zirela ezarri zen, eta pezeta 2002. urtera arte Espainiako moneta unitate gisa geratu zen eratuta.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Elhuyar Hiztegia
  2. Krause, Chester L.; Clifford Mishler (1991). Standard Catalog of World Coins: 1801–1991 (18th ed.). Krause Publications. ISBN 0873411501
  3. Manuel Vilaplana. Historia del real de a ocho. Persiva EDITUM, 1997

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]