1918ko gripe pandemia

Wikipedia(e)tik
Espainiako gripea» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Espainiar gripeaz gaixoturiko Fort Rileyko soldaduak, Kansas-eko Campu Funston-eko ospitale militarrean

1918ko gripea edo Espainiako gripea, 1918 eta 1919 urte artean, munduan 20 eta 50 milioi lagun hil zituen pandemia izan zen. Pandemia 1918ko urtarrilean hasi eta 1920 arte iraun zuen, Artiko eta Pazifiko uharteetaraino hedatuz. Ohigabeko gripe pandemia larria izan zen, azpi motako H1N1eko A birusaren kariaz. Historian zehar izandako pandemia larrienetarikoa izan zen, gaur egun ere jatorri geografikoa zehazteko datu historiko eta epidemiologikoak nahikoak ez direlarik.

Aurreko influenza puja epidemiologikoekin alderatuz 1918an biktima gehienak gazte eta heldu osasuntsuak izan ziren ahulduriko gaixo, haur eta adineko pertsonak beharrean. Era berean gripe pandemia hau 1920ko entzefalitis letargikoaren agerpenean eragina izan zuen.

Biktimen ehun izoztuetako laginak erabili ziren birusa erreproduzitzea lortuz. Ikerketa honek ondorioztatu du, besteak beste, birus bat zitokina ekaitz eragiten zuela heriotza, alegia, sistema immunea gehiegizko erreakzio bat eraginez. Honek azal lezake agian bere ez ohiko izaera larria eta biktimen adin profila hain zehatza eta mugatua izatea, gazte helduek sistema immune sendoa baitute, heriotza tasa baxuago zuten profiletan (haur eta adinekoak) ahulagoa den bitartean.

Izendapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen Guda Mundialaren Aliatuek, Espainiako gripea izena eman zuten Espainiako aldizkariek estatu hau gudan ez zegoenez arreta gehiago eman baitzioten gaixotasunari zentzurarik ez baitzen aplikatu prentsan. Hau dela eta Estatu Batuetan eta gainerako Europan kasu erregistratuak zeuden arren Espainian larritasun handiagoa zuelaren pertzepzioa zabaldu zen, Alemania, Erresuma Batua eta Frantzian hedabideetan gaixotasuna eta hildako kopuruei buruzko berriak zentsuratu egin baitziren tropen morala jaisteko beldur baitziren.

Jatorriari buruzko teoriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikertzaile gehienek 1918ko martxoan, Estatu Batuetan hasi zela onartzen dute, are gehiago, zenbait ikerlarik Texaseko Camp Funston-en kontraturik zeuden langile txinarrak identifikatu dituzte epidemia zabaltzen errudun.

Edonola ere honako hipotesiak jorratu dira pandemia honen jatorria zehazterako orduan:

  • Étaples (1916–1917): John Oxford birologo britainiarren ustetan Frantziako iparraldean (Pas-de-Calais Saila) kokaturiko base militar inglesean izan ziren pandemiaren hastapenak. Bertan izandako animali, soldadu eta fronteko gaixoen nahasketa iradoki du birusaren kausa bezalaxe, garaiko Abrahams medikuaren hipotesiari jarraituz, baseko ospitaleraturiko gaixoetan agertu zen zornedun bronkitis pneumokozikoarekin lotuz.
  • Camp Funston (Kansas), (Martxoa, 1918):
  • Villers-sur-Coudun (Apirila, 1918):
  • Madrid (Maiatza, 1918):
  • Itsas-garraioa: Tanger, Kadiz, Boston (1918):
  • Frantzia-Espainiako mugako birus agerraldia (Iraila, 1918):



Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 1918ko gripe pandemia Aldatu lotura Wikidatan


Medikuntza Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.