Espainiaren 1513ko errekerimendua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hernán Cortés Mexikoko konkistan. XVII. mendeko margolan anonimoa.
Mesoamerikaren konkista: Cuzcatlango guda.

1513ko errekerimendua edo Palacios Rubiosen errekerimendua (izenburu osoa Notificación y requerimiento que se ha dado de hacer a los moradores de las islas en tierra firme del mar océano que aún no están sujetos a Nuestro Señor zen, Juan López de Palacios Rubios legelariak 1512an prestatu zuen testua da, azkenean 1513an onartuta. Testu hori Burgosko Legediaren testuinguruan prestatu zuen Ameriketako konkista zuritzeko. Dokumentua idaztea Fernando II.a Aragoikoaren agindua izan zen.

Errekerimendua konkistatzaileek indigenen taldeen aurrean ozenki eta gaztelaniaz irakurri behar zuten. Bertan, formalki, Espainiako errege-erreginen eta konkistatzaileen aurrean menpekontasuna erakustera behartuak zeudela adierazten zitzaien. Menpekotasun horren jatorria Jaungoikoa eta haren ordezkari zen Aita santua ziren zeren eta Erromako nagusiak Ameriketako lurrak Espainiako monarkiaren eskuetan utzi baitzituen. Indigenek errekerimendua onartzen ez bazuten konkistatzaileek indarra erabil zezaketen.[1]

Burgosko legeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burgoseko legeak Espainiak konkista antolatzeko Amerikari aplikatu zitzaizkion lehen legeak izan ziren. 1512an, Burgosko Junta bildu zen indioek arima zuten ala ez eztabaidatzeko eta zazpi printzipio onartuz amaitu zen. Burgoseko legeetan aitortzen ziren ideia hauek:

  • indioak askeak zirela (Erdi Aroko zentzuan);
  • Errege Katolikoak indiarren jaunak zirela duten konpromiso ebanjelizatzailearengatik;
  • indiarrak lan egitera behar zitezkeela, lana jasangarria eta soldata justua izan zitezkeen bitartean, nahiz eta dirutan ordaintzea beharrezkoa ez izan;
  • esklaboak harrapatzeko gerra justifikatuta zegoen indiarrek kristautzeari uko egiten bazioten;
  • eta horretarako, errekerimenduaren instituzioa sortu zen: konkistak justifikatzen ziren, indiarrek ebanjelizatzeari uko egiten bazioten soilik.[2]

Errekerimenduaren zergatia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amerikaren konkistan zehar teologo batzuek pentsatu zuten indiarrei lurrak kentzeak, hauei ohartarazi edo legezko eskubiderik gabe, Espainiako Erregeen "betiko salbazioa" arriskuan jartzen zuela. Dilema horren irtenbidea Errekerimendua izan zen. Borroka hasi aurretik konkistatzaileek testua etsaien aurrean irakurtzen zuten. Dokumentuaren arabera Gaztelako Erregeen agintaritzari modu baketsuan men egiten bazuten borroka saihesteko aukera zuten indigenek; onartzen ez bazuten, "ondorengo heriotzen eta kalteen" errudun bakarrak izango ziren.

Sarritan espainiarrek indiarrei eraso baino lehen testua irakurtzeko legezko eskakizuna bete zuten. Hori bai, urrutitik: itsasontzietatik edo tontorretik egiten zuten, indigenengandik distantzia handira. Batzuetan gaztelaniaz irakurtzen zuten, beste batzuetan latinez. Ondoren, notario batek idatziz indiarrak ohartaraziak izan zirela ziurtatzen zuen.

Eskakizunari dagokionez, Fray Bartolomé de las Casasek "egiaren eta justiziaren iseka da eta gure kristau fedeari eta Jesukristoren errukiari eta karitateari egindako iraina da, eta ez du inolako legezkotasunik" esan zuen.[3] Eskakizuna lehen aldiz Pedrarias Dávilak erabili zuen, Panaman, 1513an. Espezialista batzuen ustez, espedizio horretarako espreski prestatu zen. Eskakizuna hamarkada luzez erabili zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]