Espainiartasun

Wikipedia, Entziklopedia askea

Espainiartasuna espainiarra denaren nolakotasuna da, espainiar nortasuna, eta baita espainiarra izatea ere.

Espainiarrak batu eta besteengandik bereizten dituzten ustezko ezaugarriez osaturik dago, eta haien batasun eta identitatearen oinarria da. Era berean, espainiar kulturaren adierazpenak barne hartzen ditu, hala nola ohiturak, jokabideak edo ikurrak. Beti ere adierazpen horiek orokor, ezagun eta ikonikoak badira, eta espainiar estatuarekin erraz identifika badaitezke.

Espainiartasunaren ikurren artean honako hauek aurki ditzakegu: zezenak, flamenko, futbola, Cid Campeador, Done Jakue "Mairu Hiltzailea", ñ letra edo On Kixote Mantxakoa.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]