Espazio anezka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Espazio anezka
STS120LaunchHiRes.jpg
Discovery anezka STS-120 misioaren hasieran aireratzeko unean.
Erakundea NASA
Misio mota Giza eskifaiaren aireratze, orbitatze eta lurrartze sistema berrerabilgarria
Jaurtiketa data 1981eko apirilaren 12a
Jaurtiketa kopurua:
135 aldiz
Arrakastaz: 133.
Porrotaz: 2. Challengerren istripua; Columbiaren lurrartzearen akatsa
Azken misioa: 2011ko uztailaren 21a
Jaurtiketa lekua LC-39, Kennedy Espazio Gunea, SLC-6, Vandenberg AFB (erabili gabea)
Masa 2.030 tona
Ezaugarriak
Egoera Erretiratua
Garaiera 56,1 metro
Diametroa 8,69 metro
Karga nabarmenak Nazioarteko Espazio Estazioaren osagaiak
Hubble espazio teleskopioa
Galileo
Magellan

Espazio anezka espazio edo kosmoseko bi puntuen arteko aldizkako garraioa helburu duen espaziontzia da, oro har bi espazio estazioen edo planeta baten eta bere orbitan dagoen egoitza espazialaren arteko joan-etorriak egiteko. AEBek eraiki zituen lehen aldiz 1980ko hamarkadan lanean hasi zirelarik nahiz eta lehen orbitaratzea 1981-ko apirilaren 12ean burutu zen Columbia anezkekin. Berrerabilgarriak direnez oro har misio anitz bete ahal izateko diseinatzen dira beraz garraio misioez gain beste zenbait ere egiten dituzte hala nola: aldi baterako egoitza espazial lana egin, astronauta edo objektuen berreskuratzea, matxuraturik dauden sateliteen konponketa...

Orain arte eraiki diren anezka guztiak planeta eta egoitza arteko garraio lanetarako eraiki dira, horretarako akoplamendu sistema bat dutelarik baita hegazkin baten antzera lur hartzeko hegalak.

SESBk ere izan zuen anezka programa bat baina espazioratze bakarra burutu ahal izan zuten, Buran anezkarekin, sobiet batasuna desagertu eta diru gabe geratu ziren artean.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anezka jaurtiketako tenperatura diagrama (Mach 2,46 abiaduran eta 20.000 metroko garaieran.

Espazio anezkek marruskadura eta bero handia jasan behar izaten dute espaziotik jaitsi eta atmosferan sartzen diren aldi oro. Hamar bat minutuz edo, 1.650 °C-ko tenperatura jasaten dute. Beraz, bertan desegin ez daitezen ondo babestuta egoten dira.

Anezkek bi motako materiala izaten dute. Marruskadura gehien jasaten duten guneak, ontziaren eta hegoen muturrak, karbonoarekin sendotutako erretxinaz babestuak egoten dira. Material hori silizio karburozko geruza batek estaltzen du eta gai da desegin gabe 1.650 °C jasateko.

Itxura oso bestelakoa izan arren, anezkak ez dira batere asmakizun berria. NASAk 1980an egin zituen behin eta berriz erabil zitezkeen ontziak eta, orduan iraultza handia izan baziren ere, asmoa haratago joatea zen.

Gainontzeko zatiek hori baino tenperatura txikiagoak jasaten dituzte eta silizio-zuntzez egindako plakekin estaltzen dira. Plakak material zeramikoen gisan sintetizatzen dira eta beroa barreiatzeko gaitasun ikaragarria dute; pentsa, labetik gori-gori atera eta segundo batera eskuetan har daitezke. Baina, aldi berean, oso porotsuak dira eta ez dute pisu handirik izaten. Beraz, espazioan erabiltzeko oso egokiak dira.

Azkeneko urteetan boroa gehituta material hobeak sintetizatu dira, eta anezken gune jakin batzuetan siliziozko plaken ordez horiek erabili dira, baina, oro har, oraindik siliziozko plakak erabiltzen dira ontzien gorputza babesteko.

Plakak sendoenetakoak dira, karbonoarekin sendotutako erretxinazkoak, alegia.

Alde on eta txarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anezka estatubatuarrek daramaten beso robotiko kanadarra

Onurak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espaziontzi hauek gestio egokiarekin berrerabilgarriak dira eta hori da euren dohain nagusia. Misio anitzetan erabili ahal izateko ahalmenak paregabeko egiten ditu bereziki kapsula espazial mugatuekin alderatzen baditugu.

Alde txarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mantentze zail eta garestia izan ohi dute aparailu hauek bereziki atmosferan sartu eta irtete maniobrak direla eta hauek mekanikoki eta termikoki lazgarriak baitira oso. Mantentze egokirik gabe eta osagaien biziraupena gehiegi luzatu nahi izan ezkero Challenger eta Columbia anezka estatubatuarren kasuan bezala, istripu larriak gerta litezke.

Historian izan diren espazio anezkak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espazio anezka bat lurraren orbitan ataxkak irekirik dituelarik

Ondoren historian eraiki diren espazio anezken zerrenda kronologikoki antolatua:

  • Enterprise AEB 1977an frogetarako erabili zen, ez zen sekula orbitaratu.
  • Pathfinder AEB tamaina errealeko maketa frogetarako eraikia.
  • Columbia AEB 1981eko apirilaren 12an estreinakoz erabilia 2003ko otsailaren 1ean istripu batean suntsitu zen, barnean zeramatzan 7 astronautak hil zirelarik.
  • Challenger AEB 1983ko apirilaren 4an estreinakoz erabilia 1986ko urtarrilaren 28an istripu batean suntsitu zen, barnean zeramatzan 7 astronautak hil zirelarik.
  • Discovery AEB 1984ko abuztuaren 30ean estreinakoz erabilia.
  • Atlantis AEB 1985ko urriaren 3an estreinakoz erabilia.
  • Buran SESB 1988ko azaroaren 15ean orbitaratu zen tripulaziorik gabe automatikoki lur hartu zuelarik, ez da gehiago erabili.
  • Ptitxka SESB eraikia izan bazen ere probatzen ari zirela anezka programa bertan behera geratu zen.
  • Endeavour AEB 1992ko maiatzaren 7an estreinakoz erabilia.

Hauetaz gain izan dira zenbait proiektu:

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Espazio anezka Aldatu lotura Wikidatan