Espazio ontzi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Soiuz kapsula bat Alpha nazioarteko espazio estaziora (ISS) gerturatzen.

Espazio ontzia edo espazio-ontzia espazio edo kosmosean zehar bidaiatzeko ahalmena duen gailu mekanikoa da, bere barnean bizitzarako baldintzak manten ditzakeena. Espazio ontziek izar-arteko inguruan astronautak garraiatzeko eginak dira, bidaia hori ahalik eta erosoen burutzeko diseinatuak. Lehen espazio ontzia Vostok-1 sobietar kapsula izan zen; 1961eko apirilaren 12an Kazakhstanen dagoen Baikonurko kosmodromotik orbitaratu zuten, izen bereko suziria erabiliz, barnean Juri Gagarin lehen kosmonauta zihoalarik. Orduz geroztik, astronautikaren eboluzio itzelaren barnean, espazio ontziei hainbat aldaketa egin zaizkie, gaur egun guztiek pertsona anitz eramateko ahalmena dute, eta atmosferara itzultzeko hainbat sistema darabilte. Espazio gailu batek, espazio ontzi izateko, baldintza hauek bete behar ditu:

  • Espaziotik mugitzeko ahalmena izatea, oro har suziri kimikoen bidez, nahiz eta badiren beste sistemak eguzki-bela eta suziri ionikoak besteak beste.
  • Euren barnean bizi baldintza egonkor eta erosoak mantentzea. Baldintza hau betetzeko espazio ontziek aireztatze sistemen beharra dute hala nola kalefakzioa, isolatze termikoa eta hermetikotasuna eta bidaiaren iraupenaren arabera janari erreserba eta hondakinen birziklapen sistemak ere beharko dituzte.

Espazi0ko gune batetik bestera gizakiak garraiatzeaz beste eginkizunik ere izaten dute espazio ontziek, besteak beste karga garraioa espazio estazioetara edota beste norabait edota saiakera zientifikoak burutzeko eta neurketak egiteko medioa ere izan dira. Espazio ontziak aldi baterako espazio estazio gisa ere erabil litezke, baina ez dira orbita finko batean denbora luzez irauteko eginak.

Espazio ontziaren kontzeptua itsasontzi eta hegazkin kontzeptuen parekoa da astronautikan, izena ere itsasontzi izenaren ildotik dator.

Espazio ontzi motak eginkizunaren arabera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espazio ontzi mota ugari bereiz dezakegu, lehenik eta behin eginkizunaren arabera ondorengo sailkapena genuke:

  • Espazio kapsulak: Orbitan suziri baten bidez jartzen diren geometria sinpleko gailu hauek misio bakar bat burutzen dute garraio edota larrialdi ihesbide lanak adibidez. Kapsulak behin bakarrik erabiltzeko eraikitzen dira nahiz eta zenbait osagai berrerabil litezkeen jaurtiketa bakoitzaren ondoren aparailua piezetan banatzen da. Kapsulak misioa betetzeko ezinbestekoak diren moduluetan banatuak egoten dira. Kapsulak propultsio sistema mugatuak izaten dituztenez eta behin soilik erabiltzen direnez merkeak izaten dira eta fidagarriak osagaien kontrola zorrotza baldin bada. Kapsulak ordea mugatuak dira oso ezin baitute misio konplexurik burutu, gainera oro har ez dira ondoren aipatzen diren espazio anezkak bezain erosoak. Mota hauetakoak ditugu Soyuz, Vostok, Mercury edo Shenzhou kapsulak.
  • Espazio anezkak: bi puntuen arteko garraioa dute helburu, oro har bi espazio estazioren edo planeta baten eta bere orbitan dagoen espazio estazioaren artean. Espazio ontzi hauek gestio egokiarekin berrerabilgarriak dira eta hori da euren dohain nagusia. Mantentze zail eta garestia izan ohi dute aparailu hauek bereziki atmosferan sartu eta irteten maniobrak direla eta hauek mekanikoki eta termikoki lazgarriak baitira oso. Mantentze egokirik gabe eta osagaien biziraupena gehiegi luzatu nahi izan ezkero Challenger eta Columbia anezka estatubatuarren kasuan bezala, istripu larriak gerta litezke. Mota hauetakoak dira AEBetako anezkak eta SESBek behin soilik erabili zituen anezka.
  • Esplorazioko espazio ontziak: Mundu baten orbitatik harantzago ibiltzeko espazio ontziak dira. Ilargira joan ziren Apollo espazio ontziak mota horietakoak ziren. Espazio ontzi haiek garestienak izan ohi dira misio zehatz eta konplexu bakar bat burutzeko diseinatzen baitira, ez dira beraz oro har berrerabilgarriak.
  • Misio berezietarako espazio ontziak: Badira literaturan soilik ikus ditzakegun espazio ontzi motak, hala nola gerrako espazio ontziak eta antzekoak.

Gaitasunaren araberako sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibil ditzaketen distantzien arabera espazio ontzi ezberdinak bereiz ditzakegu. Gehienak literaturan soilik ageri dira ez baita gaurdaino ilargia baino aruntzago iristeko gai den espazio ontzirik eraiki.

Izan diren espazio ontzi nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apollo 11 espaio-ontziko ilargi modulua ilargiko gainazalean
Soiuz errusiarraren antzekoa den Txinatarren Shenzhou kapsularen maketa

Ondoren aipatzen dira historiako espazio ontzi nagusietako zenbait:

Zientzia fikzioko ontziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizakiak bere ipuin eta kontakizunetan espazio ontzi ugari imajinatu ditu baita espazioratzeko teknologia gauzatu baino askoz aurretik, ondorengoak dira espazio ontzi horietako zenbait, gehienak inongo funts fisikorik ez badute ere beste zenbaitek badute agian noizbait aplika litezkeen proposamenak:

  • Jules Verneren Lurretik ilargira eleberrian azaltzen den suziria.
  • George Lucasen Izarretako Gerra film seriean ageri diren X-Wing eta Aztore Milenarioa.
  • Gene Rodenberryk sorturiko Star Trek serieko Enterprise izarretako ontzia.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Espazio ontzi Aldatu lotura Wikidatan