Saiya

Wikipedia, Entziklopedia askea
Espazioko Gerlari» orritik birbideratua)
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.

Saiyak (jatorrizko japonieraz サイヤ人 edo saiyajin) edo Espazioko Gerlariak euskarazko bertsioan, Dragoi Bola manga eta animeko gerlari arraza odolzalea dira. Son Goku eta Vegetaren arraza da, besteak beste. Freezerrek suntsitu aurretik, saiyak Vegeta Planetan bizi ziren eta Freezer berarentzat egiten zuten lan.

Deskribapena eta oinarrizko azalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saiyak gizakien antza duen arraza estralurtar bat da, baina indar askoz handiagoa eta tximino buztana dute. Buztan hau behe mailako gerlarien ahulunea da, goi mailako gerlariek entrenamendu bidez gainditzen dutena. Ile eta begi beltzak dituzte, eta ilea ez zaie inoiz aldatzen, hau da, nahiz eta ilea moztu hazi egiten zaie betiko forma hartu arte (animean hau ez da guztiz errespetatzen: Nappak gaztetan ilea zuen, baina Lurrera heltzean ez; Dragoi Bola GTn Vegeta ilea mozten da eta ez zaio hazten.)

Hauen zeregina beste planetak eraso eta konkistatzea zen, gero erosle onenari ondasun eta teknologiaren truke saltzeko. Konkista burutzeko lehenik eta behin planeta aztertzen zuten, defentsarako zuten ahalmena zehaztuz. Honen arabera erabakitzen zen goi ala behe mailako gerlaria bidali. Bertakoen borroka gaitasuna bereziki apala zenean, haurrak ere bidali ohi zituzten; adibidez, Katxalot, behe mailako saiya bezala hartua, Lurrera bidali zuten jaio berritan, ez baitzegoen ahalmen handiko izakirik. Izaki ahaltsuagoak dauden planeten kasuan, saiya talde boteretsuagoak bidaltzen dira, bertako biztanle guztiekin bukatzeko. Orohar gorila erraldoi bilakatzeko ahalmenaz baliatzen ziren erresistentzia handia zen planetetan, halako egoeran ia menperaezinak baitira.

Saiyak izaki oso harroak dira, indarrean bakarrik sinesten dute eta unibertsoko beste edozein arrazaren gainetik egotea da beraien helburua. Beste inork ez duen ahalmena dute: borrokatzen duten bakoitzean, beraien indarrak gora egiten du. Ez dute inolako sentimendurik erakusten besteengana. Odol hotzekoak eta bihozgabeak, saiyak arraza boteretsua eta arriskutsua dira.

Izenaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Japonierazko Saiyajin (サイヤ人 ?) hitza, bere -jin atzizkiak erakusten duenez, jentilizioa da. Beraz, hitzaren esanahia Saiyako biztanlea, Saiyatarra edo, zentzu orokorragoan, pertsona Saiya da. Saiya beraren esanahiari dagokionez, japonierazko hitz joko bat da. Yasai (jatorrizko japonieraz 野菜 edo barazkia ?) hitzaren silabak ordenaz aldatuz saiya bihurtzen da. Hau argi eta garbi ikusten da arraza garbiko saiyen izenei begiratuta: barazki ezberdinen ingelesezko izenen japonierazko ahoskeraren aldaerak dira.


Izena Izena japonieraz ? Barazkia Barazkia ingelesez Barazkia japonieraz (*)
Vegeta ベジータ edo Bejīta Barazkia Vegetable ベジタブル edo Begitaburu
Katxalot カカロット edo Kakarotto Azenarioa Carrot キャロット edo Kyaroto
Raditz ラディッツ edo Radittsu Errefaua Raddish ラディッシュ edo Radisshu
Nappa ナッパ edo Nappa Aza txinatarra Chinese cabbage 菜っ葉 edo Nappa
Bardock バーダック edo Bādakku Lapa-belarra Burdock バードック
Toma トーマ edo Tōma Tomatea Tomato トマト edo Tomato
Selypar セリパ edo Seripa Perrexila Parsley パセリ edo Paseri
Toteppo トテッポ edo Toteppo Patata Potato ポテト edo Potato
Panpukin パンブーキン edo Panbūkin Kalabaza Pumpkin パンプキン edo Panpukin
Paragus パラガス edo Paragasu Zainzuria Asparagus アスパラガス edo Asuparagasu
Broly ブロリー edo Burorī Brokolia Broccolly ブロッコリー
Turles ターレス edo Tāresu Letxuga Lettuce レタス edo Letasu
Table ターブル edo Tāburu Barazkia Vegetable ベジタブル edo Begitaburu
Onio オニオ Tipula Onion オニオン
(*) Oharra: berez ingelesezko barazkiaren izena da japonierazko ahoskera mugatuan.

Gorila erraldoi[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saiyek berezkoa duten eraldaketa bat da. Hau gertuko izar baten argia islatzen duen argizagi bati zuzenean begiratzena gertatzen da (Lurrean Ilargi betea bezala). Hala ere ez du edozein argizagik balio, honek Blutz izpiak deritzonak igorri behar ditu, izpi hauen Zenit uhin maila jakin bat dute eta begietatik sartzean eraldaketa eragiten dute. Eraldaketa hau gauzatzeko beharrezkoa da ere gerlariak isatsa galdu ez izana. Eraldatzean gorila erraldoi baten itxura hartzen dute (King Kong bezala, baina buztanarekin).

Sakontzeko, irakurri: «Ozaru»

Super Saiya[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egoera honetan gerlariak lehen aldaketa bortitza jasaten du. Bere indarra nabarmen hazten da, ilea hori kolorekoa eta tente jartzen da eta begiek berde kolore argi bat hartzen dute. Saiyen harrotasuna ere hazi egiten da egoera honetan. Eraldatu ahal izateko sumindura eraso handi bat behar da.

Sakontzeko, irakurri: «Super Saiya»

Pertsonaia saiyak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familia zuhaitz honetan azaltzen dira mangan agertutako arraza saiyako pertsonaiak eta elkarren artean dituzten loturak.

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Vegeta erregea1
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Bardock1
 
 
 
Vegeta
 
 
Bulma2
 
Tarble
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
<== Menpekoak
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Chichi2
 
Son Goku
 
Raditz
 
Nappa
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Son Goten3
 
Son Gohan3
 
Videl2
 
 
Bra3
 
Trunks3
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Pan4


1 Oroitzapenetan baino ez dira agertzen. 2 Gizakiak (ez dira saiyak). 3 Erdi saiyak. 4 Saiya laurdena.

Animean soilik agertutakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dragoi Bola animean mangan agertzen ez diren beste zenbait saiya ere agertzen dira:

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]