Edukira joan

Espektro gorri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Espektro gorri baten kolorezko irudia, aerontzi batetik hartua.
Atmosferan ager daitezkeen hainbat fenoneno elektrikoen eskema ikusgai.

Espektro gorri edo sprite delakoa, atmosferaren mesosfera deritzon geruzan gertatzen diren ekaitz bortitzetan laino edo kumuluninboen gain sortutako deskarga elektrikoa da. Behetik 30 kilometro luze izatera iris daitekeen filamentu modukoa du, eta bere goialdeak distira gorri-laranja.

Multzoka edo bakarka ager daiteke, 50-90 kilometro arteko altueran. Horizontalki 50 kilometro zabal izatera ailegatu daiteke. Bere azaleraren distira apala dela eta, gauez bakarrik ikus daiteke, nagusiki sentsibilitate handiko kamerez bidez.