Esperantoaren bandera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Esperantoaren bandera ofiziala

Esperantoaren bandera edo bandera esperantista (esperantoz: Esperanto-flago, Standardo Esperantista edo Verda Flago) esperantoaren ikur ofiziala da mundu osoan. Bandera gehiena berdea da, hasiera-hasieratik berdea izan baita esperantoaren kolorea; eta ezkerreko goiko zatian lauki zuri bat du, bost puntako izar berde bat duena.

Sinbolikoki, hauek dira elementu horien esanahiak:

  • Berdea: itxaropena.
  • Zuria: bakea.
  • Izarra: mundua. Haren bost puntak, bost kontinenteak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bandera hau Frantziako Boulogne-sur-Merko esperanto taldeak asmatu zuen. 1905ean, herri horretan Esperantoaren Lehenengo Batzar Unibertsala (unua Universala Kongreso de Esperanto) egin zuten, eta bandera hori hizkuntzaren ikurtzat onartu.

Neurriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esperantoaren banderak proportzio hauek ditu:

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]