Edukira joan

Esperanza Grases

Wikipedia, Entziklopedia askea
Esperanza Grases
Bizitza
JaiotzaBartzelona1920ko uztailaren 21a
Herrialdea Katalunia
HeriotzaBartzelona1995eko azaroaren 22a (75 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea
IMDB: nm0333419 Edit the value on Wikidata

Esperanza Grases (Bartzelona, Katalunia, 1920ko uztailaren 21a – ibidem, 1995eko azaroaren 22a) bartzelonar aktorea izan zen.[1] Ospea izan zuen Farmacia de guardia telesailean Doña Paquita pertsonaia egitean.[2]

Aktore familia batean jaio zenez, laster hasi zen familiaren ohiko lanean. Gurasoen Antzerki Taldean parte hartzen hasi zen. Geroago, Compañía de Los Cuatro Ases taldean sartu zen, eta harekin Espainian eta Amerikako hainbat eszenatokitan ibili zen. Azkenik, Arte Ederren Antzokietako Konpainietako eta María Guerrero Antzokiaren parte izan zen. Besteak beste, interpretatu zituen: Y amargaba, Jacinto Benaventerena; Rómulo el grande, Friedrich Dürrenmattenena, Historia de una escalera, Casi un cuento de hadas, Madrugada (hirurak Buero Vallejorenak); Veinte y cuarenta, José López Rubiorena; El caso de la dama estupenda, Miguel Mihurarena; La boda de la chica eta No hay novedad, Doña Adela, biak Alfonso Pasorenak; El caballero de las espuelas de oro eta Corona de amor y muerte(1966), biak Alejandro Casonarenak;[3] La importancia de llamarse Ernesto (1953), Oscar Wilderena;[4] Doña Rosita, la soltera, García Lorcarena; Doña Clarines, Álvarez Quintero anaiena; El gran minué, Víctor Ruiz Iriarterena; Los cuernos de don Friolera, Ramón María Valle-Inclánena;[5] edo El hombre, la bestia y la virtud, Luigi Pirandellorena.

Zineman, 1948an egin zuen debuta, Eduardo Garcia Marotoren La otra sombra filmarekin, eta, ondoren, Arturo Ruiz Castilloren Catalina de Inglaterra (1951) filmarekin. Beste bost titulutan baino ez zuen parte hartu: Una tal Dulcinea (1963), Rafael J. Salvia, La chica del gato (1964), Clemente Pamplonarena, Isidro, el labrador (1964), La cesta (1965), (azken biak Rafael J. Salviarenak berriro), eta ia hogeita hamar urte geroago, eta une horretan ospe betean, Vicente Arandaren El amante doble (1993).

Ospea bere egunen amaieran iritsi zitzaion, Antonio Merceroren Antena 3 kateko Farmacia de guardia (1991-1995) telesail arrakastatsuan bigarren mailako aktore gisa parte hartu zuenean, Doña Paquitaren papera eginez, Lourdes Canoren botikan (Concha Cuetosek antzeztutako papera) bezerorik ohikoena, despistatuena eta maitagarriena.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Esperanza Grases - Biografía de Esperanza Grases» www.biografias.es (Noiz kontsultatua: 2024-06-29).
  2. (Gaztelaniaz) «Esperanza Grases - Edad | Biografía | Películas | Noticias | Filmografía | Premios» Decine21 2024-06-27 (Noiz kontsultatua: 2024-06-29).
  3. Estreno de El caballero de las espuelas de oro en el Bellas Artes. 2 de octubre de 1964.
  4. "La impoortancia de llamarse Ernesto" repuesta en el Alcázar. 13 de marzo de 1953.
  5. Los cuernos de Don Friolera, genial esperpento naificado. 28 de septiembre de 1976.
  6. (Gaztelaniaz) Cinemanía. (2020-12-28). «¿Qué fue de los actores de 'Farmacia de guardia'?» Cinemanía (Noiz kontsultatua: 2024-06-29).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]