Esperanza Kirol Elkartea
Esperanza Kirol Elkartea Donostiako kirol elkartea da, 1912an sortua. Egoitza Parte Zaharreko San Bizente kalean du. Egun pilota eta txirrindularitza sailak ditu, eta elkarte gastronomikoa ere bada.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Futbola
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elkartearen futbol atalari dagokionez, 1912 urtetik aurrera Gipuzkoako Herrialde Txapelketan aritu ohi zen eta aureneko urteetan lau aldiz sailkatu zen hirugarren postuan, Real Unión eta Errealaren atzetik beti ere. Espainiako Liga Txapelketa hasi zenean, berriz, taldeak Erregional Maila utzi zuen, eta Hirugarren Mailan jokatzeko sailkatu zen, 1929-30 denboraldian zehazki. Gerora, futbol sekzio hori desagertu egin zen.
Arraunketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arraunketa[1] sail indartsua izan zuen hainbat urtez, eta donostiarren ordezkaritza izan zuen bere traineruak 1940ko hamarkadaren amaieran eta 1950ekoan. Garaipen nagusi gisa, Kontxako Bandera eta Santanderko Bandera irabazi zituen 1950ean, eta Espainiako Batel Txapelketa 1948an Madrilen[2].
Beste atal batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kirol anitzeko elkartea izen zen, eta, aipatutako beste atal horiez gainera, eduki zituen atletismo, patin-hockey eta eskubaloi sailak ere. Eskubaloikoa Espainiako txapelduna izan zen 1944an. Gaur egun, klubak bizirik dirau, eta pilota eta txirrindularitza sailak ditu.
Halaber, elkarte gastronomikoa du, eta Parte Zaharreko bizitzaren partaide da zenbait arlotan. Adibidez, Danborradan konpainia ere atera du.
Arraunketako palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hirugarrena 1949an.
Gainontzeko estropadak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kantabriako Txapelketa (1): 1950 (traineru gonbidatua).
Trainerillak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Espainiako Txapelketa (0): bigarren 1947an.
- Zarauzko trainerilla estropadak (1): 1948.
Batelak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Espainiako Txapelketa (1): 1948.
- Tolosako batel estropadak (1): 1948
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- PUERTA, Iñigo (2016): “Una familia, el Muelle donostiarra y la mar”, Itsas Memoria. Revista de Estudios Marítimos del País Vasco 8, 2016, 411-429.