Edukira joan

Espezie ia mehatxatu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Espezie ia mehatxatuaren kategoria, sailkapenaren 3.1 bertsioan.

Espezie ia mehatxatua (laburtzapen ofiziala: NT, ingelesezko izenetik eratorria: Near Threatened) Naturaren Kontserbaziorako Nazioarteko Erakundeak (IUCN) espezie batek irautea galaraz diezaioketen mehatxu batzuk dituela adierazteko sortutako sailkapen bat da. Espezie bat ia mehatxatua dela adierazten denean, IUCNk, balorazio bat eginda, adierazi du ezen espezie horrek, erritmo edo baldintza berdinetan jarraituz gero, laster bete ditzakeela espezieak IUCNren Zerrenda Gorria sartzeko irizpide guztiak, nahiz eta oraindik betetzen ez dituen.[1] Espezie mehatxatu bihur ez daitezen gizakiaren laguntza behar dutenak ere talde honetan sailkatzen dira.

Zerrenda Gorriaren aurreko bertsio batean (2.3 bertsioa, 1994. urtekoa), espezie hauek kontserbazioaren mendekoak kategoriaren barnean kokatu zituzten. Zehazki, espezie ia mehatxatuak, bertsio zahar horretan, arrisku txikia (LR) azpikategorian sailkatuta zeuden, eta azpikategoriaren laburdura ofiziala LR/cd edo LR/nt zen.[1] Badira laburdura horiekin ageri diren espezie ia mehatxatu batzuk, nahiz eta oraingo laburdura ofiziala NT den.

Zerrenda Gorriaren 2008ko bertsioan, talde hau 2448 animalien taxoik[2] eta 1065 landarek[3] osatzen zuten. Adibidetzat aipa daitezke igaraba arrunta, errinozero zuria edo belatz urdina.

Antzeko sailkapenetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Badira arriskuan dauden espezieak sailkatzeko beste hainbat sistema, eta haietako batzuek espezie ia mehatxatuen taldeari erreferentzia egiten diote. Hona hemen erabilienetako batzuk:

  • Gutxitzen doazen populazioak (Dec) eta suspertzen doazen populazioak (RC) taldeek espezie ia mehatxatuen antzeko egoeran dauden zenbait espezie bere gain hartzen dituzte. Talde hauek Zeelanda Berriko Mehatxuen Sailkapen Sistemak baliatzen ditu. Hala ere, aipatu beharra dago, sistema horrek arriskuan dauden espezie gisa hartzen dituela multzo horretako izaki bizidunak.[4]
  • NatureServe erakunde kontserbatzaileak baliatzen duen G4 kategorian, «itxuraz seguru» dauden munduko espezie guztiak sartzen dira.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Bland, L.M.; Keith, D.A.; Miller, R.M.; Murray, N.J.; Rodríguez, J.P.. (2016-08-16). Directrices para la aplicación de las categorías y criterios de la Lista Roja de Ecosistemas de UICN versión 1.0. IUCN, International Union for Conservation of Nature (kontsulta data: 2019-04-28).
  2. «Wayback Machine» web.archive.org 2009-03-06 (kontsulta data: 2019-04-28).
  3. «Wayback Machine» web.archive.org 2009-03-20 (kontsulta data: 2019-04-28).
  4. (Ingelesez) New Zealand Threat Classification System manual. Department of Conservation / Te Papa Atawhai https://www.doc.govt.nz/globalassets/documents/science-and-technical/sap244.pdf.
  5. «NatureServe Conservation Status» explorer.natureserve.org (kontsulta data: 2019-04-28).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]