Edukira joan

Espiritu Santuaren Kongregazioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Espiritu Santuaren Kongregazioa
Datuak
Motakongregazio erlijiosoa, Society of Apostolic Life (en) Itzuli, erlijio-ordena eta erakundea
Agintea
LehendakariaAlain Mayama
Zeren jabe
Historia
Sorrera1703ko maiatzaren 27a
1977
Sortzailea
Desagerpena2002
webgune ofiziala

Maria Birjinaren Bihotz Guztiz Garbiaren babespeko Espiritu Santuaren Kongregazioa (latinez: Congregatio Sancti Spiritus sub tutela Immaculati Cordis Beatissimae Virginis Mariae), eskuarki espirituarrak deitua, gizonezko kongregazio erlijioso katolikoa da. Claude-François Poullart des Placesek sortu zuen 1703ko maiatzaren 27an, Parisen. 2018an 2.794 kide zituen, horietatik 2.109 apaiz ordenatuak.[1]

Apaiz bilakatu ondoren, Claude Poullart des Placesek institutu erlijioso bat sortu nahi zuen apaiz izateko bokazioa zuten baina horretarako behartsuegiak ziren gazteentzat. Halako ikasleez bereziki interesatu zen, eta bere diru propioekin eta adiskideen dohaintzekin lagundu zien. 1707an Poullart apaiz izendatu zuten. Haren lana bizkortu egin zen, eta oinarria garatu egin zen. Baina Poullartek pleuresia garatu zuen eta 1709ko urriaren 2an hil zen, hogeita hamaika urterekin.[2]

Fundatzailea hil ondoren, Espiritu Santuaren Kongregazioak aurrera jarraitu zuen. Erabat antolatu zen, eta agintari zibilen eta eliz agintarien onespena jaso zuen.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Congregation of the Holy Spirit (C.S.Sp.)» www.gcatholic.org.
  2. Henry J. Koren, CSSp, Henry J., The Spiritans, Duquesne University (Ad Press, Ltd., New York; 1958)
  3. Murphy, John I. "Religious Congregations of the Holy Ghost", The Catholic Encyclopedia. Vol. 7. New York: Robert Appleton Company, 1910. 26 June 2019

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]