Espiritualtasun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Espiritual» orritik birbideratua)
Gizona otoitzean.

Espiritualtasuna tradizionalki definitu da eraldaketa pertsonalaren prozesu moduan, ideal erlijiosoen araberakoa. XIX. mendetik sarritan azaltzen da erlijiotik aparte, eta gehiago bideratzen da esperientzia subjetibo eta hazkunde psikologikorantz. Hala ere, ez dago definizio amankomuna eta orokorrean adostuta: Houtman-ek eta Aupers-ek iradokitzen dute espiritualtasun modernoa nahasketa bat dela, psikologia humanistikoa, mistikoa eta esoterikoa eta Ekialdeko erilijioen artekoa. Beste hitz batzuk dira "hasidismoa, kontenplazioa, kabbala, aszetizismoa, mistizismoa, perfektotasuna, debozioa and errukia".

Bizitza filosofiaren ildo edo modu bat markatzen du azken finean.

Espiritualtasun tradizionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sinesmen abrahamikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Judaismoan, "Kabbalah" ("jasotzea") metodo esoterikoa, diziplina eta pentsatzeko eskola da, discipline. Haren definizioa aldatzen da jarratzaileen tradizio eta helburuen arabera, jatorritik geroagoko egokitzapenetaraino (kristautasuna, New Age edo okultismo sinkretikoa). Bestela, korronte hasidikoa judaismo ortodoxoaren adarra da, "errukia" esan nahi duena edo "maitasunezko sinpatia". Espiritualtasuna sustatzen du mistizismo juduaren popularizazio eta barneratzearen bidez, fedearen funtsezko osagai moduan.

Kristautasunean ere espiritualtasuna fede praktikekin lotuta dago, ez bakarrik mezarekin lotutako ekimen komunitariekin, baizik eta historian zehar garatutako otoitz pribatu eta beste hainbat erarekin ere. Orden katoliko bakoitzak bere era dauka, adibidez. Bestela, mistizismo kristauak bat egiten du teologia mistikoarekin, bereziki tradizio katoliko eta Ekialdeko ortodoxoekin. Asko aldatzen da ikuskari estasikoetatik Liburu Santuaren otoiz bidezko kontenplazioraino. Azkenik, Kristautasun Progresiboa mugimendu garaikideak bilatzen du arrazoimenaz gaindiko praktikak eta dogmak gainditzea eta zientzian eta historian oinarritutako espiritualtasunera hurbiltzea. Fedea egiazkotzat jotzen dute, gizakiek eraikitako sinesmen moduan, eta esperientzia espiritualak psikologikoki erabilgarriak direla pentsatzen dute.

Islamismoan, bost zutabeak hauek dira: "shahadah" (sinesmena), "salat" (eguneroko otoitzak), "zakah" (arima ematea), Ramadanean baraualdia egitea eta Mekara erromesaldia egitea bizitzan behin gutxienez. Bestela, espiritualtasun mistiko islamikorik ezagunena sufismoa da, euren burua jatorrizko jarraitzaile garbitzat hartzen dutenak, bakea eta tolerantziaren aldekoak eta indarkeriaren edozein agerpenen aurkakoak.

Asiako tradizioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Budismoaren praktikak "Bhavana" izenarekin ezagutzen dira, hitzez hitz "garapena", "ekoizpena" edo "lanketa" izan daitekeena, deialdi existentzial eta kontzeptu garrantzitsu moduan. "Citta-bhavana" buru eta bihotzaren lanketa izango zen eta "metta-bhavana" maitasunezko sinpatiarena. Halaber, hainbat bide budista jorratu dituzte historian zehar, ezagunena zortzigarren bidea da, baina beste batzuk barne hartzen dute Bodhisattva bidea eta Lamrim.

Hinduismoan ez dago erlijio ordenik, buruzagirik, gobernurik, profetarik edo liruru sakraturik. Aukeratu dezakete politeistak, monoteistak edo ateoak izatea. Eta egitura lauso eta zabal honetan, espiritualtasuna esperientzia pertsonala da, "ksaitrajña": norberaren bidaia "moksha"-rantz, nork bere buruaz kontzientzia hartzea, goragoko egiak topatzea, errealitatearen benetako izaera eta askatutako kontzientzia maila bat. Eskolen artean tantrikoa, "Hare Krishna" eta "Advaita Vedanta" ditugu. Azkenik, lau bide ("mārga" edo "yoga") identifikatzen dituzte: Lehenengoa "Jñāna yoga", jakintzaren bidea. The Bigarrena "Bhakti yoga", deboziorako bidea. Hirugarrena "Karma yoga", ekintzen bidea. Laugarrena "Rāja yoga", kontenplazio eta gogoeta edo meditaziorakoa.

Sikhismoan ere ez dago dogmarik, apaizik edo yogirik. Guru Nanak-ek deskribatu zuen bizitza "prozesu aktibo, sortzaile eta praktiko" moduan, "egiatasun, fideltasun, autokontrol eta garbitasunarena", kontenplaziotik goragoko egoera batera. Pentsatzen dute Miri (politika, denbora) eta Piri (izpiritua) batera existitzen direla. Helburua izan zen oreka bat lortzea "banaketa-uztarketa, norbera-bestea, akzio-inakzio" artean eguneroko bizitzan.

Espiritualtasun afrikarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Afrikako testuinguru batzuetan ere espiritualtasuna sinesmen sistema da, jendartearen ongizatea gidatzen duena eta indar gaiztoek ekarritako zoriontasun eza akabatzen duena.

Garai modernoetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ralph Waldo Emerson (1803–1882) espiritualtasunaren inguruko ideia berrien aitzindaria izan zen AEBetan, transzendentalismoaren eta mugimendu protestante liberalaren pentsalari nagusietakoa. Erlijioaren atxikimendua ardazten zuten intuizioan eta esperientzian. Garai hartan ere, testu hinduen lehenengo itzulpenak egin zituzten, eta transzendentalistengan eragina eduki zuten. Halaber, asmo unibertsalistak eta bateratzaileak erakutsi zuten, panteismoa tartean.

Beste korronte batzuk neo-vedanta, teosofia, antroposofia, sekularismoa eta New Age ditugu. XX. mendean nabarmendu dira pentsalari eta idazleen artean Swami Vivekananda, William James, Rudolph Otto, Chris Griscom, Shirley MacLaine eta Paul Heelas, besteak beste.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]