Establishment

Wikipedia, Entziklopedia askea

Establishment nazio batean boterea edo autoritatea duen buruzagitza edo elite bat da. Terminoa bere kideak hautatzen dituen talde sozial itxi bati dagokio (herentzia, merezimendu edo hauteskunde bidezko hautaketaren aurkakoa), eta zenbait erakundetan errotutako eliteko egitura espezifikoak deskribatzeko erabil daiteke, baina haren aplikazioa informala izan ohi da, eta, ziurrenik, komunikabideek akademikoek baino gehiago erabiltzen dute. Soziologiaren terminologian, establishment taldekoa ez den edonor outsider bat da.[1]

Erresuma Batuan maizago erabiltzen dute,[2] eta bere definizioan agintari politikoak, goi-funtzionario publikoak, finantza eta industria arloko funtzionario garrantzitsuenak, BBCko zuzendariak eta gorteko kideak sartzen dituzte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Elias, Norbert; Scotson, John L. (1965). The Established and the Outsiders. OCLC .655412048.
  2. Fairlie, Henry. (1955-9-23). «Political Commentary» The Spectator.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Soziologia Artikulu hau soziologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.