Estalaktita

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu


Estalaktita (antzinako grezieraz: Σταλακτίτηςstalaktos, tanta) karbonato kaltzikoz eta beste mineral batzuez osatutako espeleotema da, leize baten sabaitik eskegita dagoena. Estalaktitak tantaz tanta sortzen dira , zentimetro bakoitzeko urteak hartuz.

Hauen atzekoak dira ere estalagmitak, zeinak estalaktitak ez bezala lurretik hasita goraka sortzen dira. Estalaktiten ur tantak lurrera erortzerakoan estalagmitak eratu egiten dira, tanta horiek mineral batzuk kontserbatzen dituztelako.

Estalaktita eta estalagmiten arteko ezberdintasun nagusia estalaktitek barnean ura pasatzeko kono bat dutela da, estalagmitek egitura zurruna duten bitartean. Denbora baten ostean estalaktita bat estalagmita batekin elkar daiteke zutabe bat sortuz.

Eraketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estalaktiten sorrera kareharrizko haitzaren, gehienbat kaltzio karbonatoz eratua, gainean euri uretan deseginda dagoen karbono dioxidoaren erasoaren eraginezkoa da. Erreakzio kimiko honen produktu bezala kaltzio bikarbonatoa eratzen da, uretan oso disolbagarria dena. Haitzuloko sabaian ur honetako tantak azaleratzean alderantzizko erreakzioa gertatzen da: karbono dioxidoak ihes egiten du eta karbono kaltzikoa prezipitatzen da lurzoruranzko tantaren jaitsiera puntuaren inguruan estalaktita sortuz. Oso hazkunde motela dute, 2,5cm hazteko 4000-5000 urte inguru behar izanez[1]. Estalaktita baten kolorea eta forma filtratutako uraren kantitatea eta norabidea,disoluzioan dagoen azidoaren kantitatea, kobazuloaren tenperatura eta hezetasunaren menpekoak dira[2].

Estalaktita baten eraketa karbonazio erreakzio bat da, non solbagarria den bikarbonato kaltzikoa disolbaezina den eta karbono azidoa bihurtzen den, eta hau honako erreakzioak adierazten du:

Oreka hau ezkerrerantz lerratuko da CO2-aren presio partziala jaitsi eta tenperatura igotzen bada, izan ere, horrek eragingo du kaltzio karbonatoa prezipitatzea estalaktitak eta estalagmitak eratuz.[3]

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estalaktita kaltzikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estalaktita kaltzikoak ohikoenak dira eta ondorioz haietaz gehiago ezagutzen da beste estalaktita motetaz baino. Mineral ugari duten ur tanta asko elkartzerakoan eratzen dira. Ur tanta bakoitzak kaltzita mineral apur bat uzten du eta honen gainean pilatu egiten dira hurrengo tanten mineralak. Honen ondorioz, 0,5mm-ko tutu bat sortuko da eta honen gainean estalaktita bat sortuko da ur tantak konstanteak badira. Tutu txiki hauek asko handitu daitezke baina nahiko hauskorrak dira.

Estalaktita kaltziko motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estalaktita mota asko dauden arren ezagunenak honakoak dira:

  • Estalaktita makarroiak: tutu zuzenak dira, bere barnean milimetro batzuen lodierako hodi bat dutenak bertatik ura pasa dadin. Metro batzuetako luzera hartu ahal dezakete.
  • Estalaktita erraboildunak: hondoratuta dagoelarik sortzen den estalaktita mota da.
  • Estalaktita desbideratuak: forma kurbatua dute zuzenaren ordez, hau lur azpiko aire korronteen ondorioa da.
  • Estalaktita erremolatxa: Ez dauka ohiko estalaktita baten itxura estalaktitaz eta disko batez osatuta dagoelako. Espeleologian disko izenarekin ezagutzen dira kobazuloetan arrokaren zirrikitu batetik presio apur batekin eta CO2 askatuz ura ateratezean sortutako egiturei. Karbonatoa zirrikituaren alboetatik prezipitatzen da gure egituraren alboei disko itxura emanez[4].

Estalaktita bolkanikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estalaktita hauek labaz osatutako kobazuloetan sortzen dira, non bertan laba tantak erori eta hozten diren formazio hauek eratuz. Prozesu honetan besteetan ez bezala, ez dago uraren presentziarik. Tantaka isurtzen den laba bobedako fusiogatik etor daiteke edo kobazuloak sortzen duen labaren fluxu-tantengatik.

Izotz estalaktitak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estalaktita mota hau izotz pusketa bat da, normalean kono itsurakoa, objektu batetik erortzen diren ur tantak izozten direnean sortzen dena. Elurra edo izotza eguzki-izpiengatik urtzen denean, sortzen den ur hori 0º azpitik dagoen zona batekin kontaktuan jarri eta berriro ere izozten da estalaktitak sortuz.

Izozte eta urtze prozesua jarraitzen badu, izotz estalaktitaren luzera eta zabalera handitzen joango da[5].

Lokatzezko estalaktitak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kobazuloetako barrunbeetan izandako uholdeen ondorioz sortzen dira, uraren presioa airearena baino txikiagoa denean korronte handien ondorioz. Bizitza laburra dute, gehienez egun batzuetan, eta forma bihurriak hartzen dituzte, kiribilak, sinusoidalak eta sigmoideak.

Hormigoizko estalaktitak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batzuetan kanpotik eguraldiaren eraginpean dauden sotoetan ura filtratzearen ondorioz estalaktitak sor daitezke sabaian eta gune hori zapaltzen ez bada baita estalagmitak ere. Forma hauen sorrera zehazteko bi erreakzio kimiko desberdindu behar ditugu:

  • Lehenengo erreakzioa, hormigoiaren espezifikoa da, hau da, ez du kobazulo kaltzikoetan ematen den fenomenoarekin zerikusirik. Zementuak karea du (kaltzio oxidoa zehazki “CaO”), zeinak honen ezarpenean erreakzionatzen duen, baina behin zementua gogortuta honen zati batek aktibo jarraitzen du. Honela filtrazioz sartezen den ura hormigoiarekin kontaktuan jartzean honako erreakzioa ematen da: CaO + H2O → Ca(OH)2 + Beroa

Kaltzio hidroidoa gutxi disolbatzen da eta zati bat hormigoiaren azalera garraiatzen du urak eta bertan atmosferako CO2-arekin erreakzionatzen du, aparkamendu batean

gertatzen bada ihes-hodiek askatutakoarekin ere erreakzionazten du, honako erreakzioa emanik: CO2 + Ca(OH)2 → CaCO3 + H2O

Hau da, kaltzio karbonatoa sortzen da (CaCO3) estalaktita sortzen duen materia dena, eta honela estalaktitak eta noiz behinka estalagmitak sortzen dra.

  • Bigarren erreakzioa kobazulo karstikoetan gertatzen den berdina da. Erreakzio hau zailagoa da eta uretan disolbatzen den eta gero hormigoian dagoen kaltzio karbonato disolbagarrien kantitate txikiarekin erreakzionatzen duen karbono dioxidoaren eraginez ematen da eta hau da ematen den erreakzioa: CaCO3 + H2O +CO2 → Ca(HCO3)2

Bein azalera eramanda kontrako erreakzioa ematen da: Ca(HCO3)2→ CaCO3 + H2O +CO2

Bertan CO2-a atmosferara pasatzen da eta kaltzio karbonatoa estalaktita eratzeko prezipitatzen da[6].

Beste mineral batzuetako estalaktitak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estalaktitak kobazulo naturaletan sortu ez ezik, kobazulo natural edo artifizialetan ere sor daitezke, prezipitatu daitezken mineralen ur aportazioak dituztela. Horrela ikus ditzakegu estalaktita txikiak mina zaharretan, edo bolkan hodietan.

Estalaktita hauek mineralez osatua egon daitezke, hala nola, igeltsua.

Garrantzi zientifikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estalaktiten mineralek zientifikoki ikertu daitezke noiz sortu ziren jakiteko. Hau da, estalaktita bat mozten badugu, linea edo eraztunak ikusi ahal izango dira. Estalaktiten eraztun ezberdinetan dauden elementuen analisi bat egin ezkero, estalaktitaren kapa bakoitzaren adina jakitea ahalbidetzen du.

Bestetik, munduko kobazuloetan dauden estalaktita eta estalagmiten ondorioz, aldaketa klimatikoa jakin daiteke. Formazio hauek oso baliagarriak dira duela milaka urteko baldintza klimatologikoak zeintzuk diren jakiteko[7]. Espeleotema eratzen duten ur tantan disolbatuta uranioa dago. Denborarekin elementu honek erradiaktibitatea galtzen du  eta Torion bihurtzen da. Espeleotema batean dauden  torion eta uranioen kontzentrazioak aztertzen baditugu , kaparen urteak jakin ditzakegu eta kapa honen bitartez gure planetan egon diren klima aldaketak jakin ditzakegu. Era sinpleagoan esanda, kapa bateko torio kantitatea zenbat eta handiagoa izan orduan eta zaharragoa da, horregatik berrietan aipatutako azken elementua ez da agertzen[8].

Markak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batzuen ustez munduko estalaktitarik luzeena "Gruta Rei do Mato" leizean dago (Sete Lagoas, Minas Gerais, Brasil) 20 metrokoa. Bestela, "Doolin Cave" kobazuloan (Clareko konderria, Irlanda) eta "Jeita Grotto"-n (Libano) adibide ederrak ere topa ditzakegu.Euskal Herrian, adibiderik hoberenetarikoak Pozalaguako leizean (Karrantza) ditugu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz)  Estalactitas - EcuRed, https://www.ecured.cu/Estalactitas. Noiz kontsultatua: 2017-05-05 .
  2. (Gaztelaniaz)  Espeleotema, 2017-01-04, https://es.wikipedia.org/w/index.php?title=Espeleotema&oldid=96010426. Noiz kontsultatua: 2017-05-05 .
  3.   Las aguas naturales disuelven el carbonato cálcico de las rocas calizas con ayuda del dióxido de carbono de la atmósfera según la reacción:, http://thales.cica.es/cadiz2/ecoweb/ed0765/estalagtita.html. Noiz kontsultatua: 2017-05-05 .
  4.   Las Estalactitas, 2013-09-17, https://bgreenproject.wordpress.com/2013/09/17/las-estalactitas/. Noiz kontsultatua: 2017-05-05 .
  5. (Gaztelaniaz)  Carámbano, 2017-03-30, https://es.wikipedia.org/w/index.php?title=Car%C3%A1mbano&oldid=97970390. Noiz kontsultatua: 2017-05-05 .
  6. (Gaztelaniaz)  Pero….¿Esto qué es? Estalactitas y estalagmitas en el hormigón, https://www.patologiasconstruccion.net/2014/11/pero-esto-que-es/. Noiz kontsultatua: 2017-05-05 .
  7. (Gaztelaniaz)  «El clima según las estalagmitas», Ciencia Puerto Rico, 2011-08-23, https://www.cienciapr.org/es/external-news/el-clima-segun-las-estalagmitas. Noiz kontsultatua: 2017-05-05 .
  8.   ABC, Estalactitas y estalagmitas, claves para conocer el pasado climático de la Tierra | Sociedad | Ciencia - Abc.es, http://www.abc.es/hemeroteca/historico-04-08-2006/abc/Sociedad/estalactitas-y-estalagmitas-claves-para-conocer-el-pasado-climatico-de-la-tierra_1422739400351.html. Noiz kontsultatua: 2017-05-05 .