Estatu Batuek eskuratutako lurraldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Estatu Batuek eskuratutako lurraldeak. Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerra ondoren, politika espansionastiaren eskutik,[1] lurralde berriak joan zen hartzen. Lurralde eskuratze hori batzuetan era baketsuan egin zen, bestetan gerraren bitartez.

Ipar Amerikako kronologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerikako kontrola (1750–2008)

Non-Native American Nations Control over N America 1750-2008.gif

XVIII. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parisko Itunaren orrialde bat, sinadurekin.

1783an 13 kolonia iparamerikarrek eta Erresuma Batuak Parisko Ituna sinatu zuten. Itun horrekin Estatu Batuen jatorrizko mugak definitu ziren. Dena dela, ituna zenbait alderdietan ez zen oso garbia eta, ondorioz, Kanadarekin arazoak sortu ziren. Oraindik orain hori gertatzen da Machias Seal Island eta North Rock lurraldeekin. Beste lurraldeen inguruko gatazkak, ipar ekialdekoak alegia, Aroostook gerrarekin argitu ziren. Indian Stream ere horrelako lurralde izan zen eta gatazka 1842an sinatutako Webster-Ashburton Itunarekin konpondu zen.[2]

XIX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatu Batuetako mapa lurralde bakoitzaren eskuratzearen datarekin.
  • Louisiana: Lurralde honen lehen kolonitzaileak frantsesak izan ziren. Thomas Jefferson presidentearen garaian, Robert Livingstonek lur horien erosketa burutu zuen; lurralde horren truke estatubatuarrek Frantziari 15.000.000 dolar ordaindu zizkioten. Louisianaren zati bat, Iparraldeko Ibai Gorriaren arroaren truke Erresuma Batuari eman zioten 1818an. Beste zati bat, 1819an, Espainiari eman zioten baina Texas eta Mexikoko iparraldea eskuratu zutenean, berriro ere estatubatuarren eskuetan gelditu zen.[3]
  • Mendebaldeko Florida:1810ean, James Madison presidente estatubatuarrak Mendebaldeko Florida Estatu Batuetako lurraldea bezala aldarrikatu zuen. Aurretik, bertako biztanleek Espainiarekiko independentzia erreibindikatu zuten.
  • Ekialdeko Florida:Adams-Onís Itunaren bitartez, 1819an, Espainiak Ekialdeko Florida estatubatuarrei eman zien. Halaber, itun horrekin, espainiarrek bertan behera utzi zituzten Oregon lurraldearen gaineko eskakizunak.
  • Kanadako mugak: Herrialde horrekin estatubatuarrek mugen arazo handiak zituzten. Horregatik, 1842an, bi herrialdeek, Kanada oraindik Erresuma Batuaren menpe, Webster-Ashburton Ituna sinatu zuten.
  • Oregon: Lurralde hau Erresuma Batuarekin partekatu zuten, 1818ko hitzarmenetik 1846ko ekainaren 15 arte; azken data horretan, Oregon Itunari esker, 49 paraleloarekin lurraldea zatitu zuten. Dena dela, itun horretan anbiguotasun batzuk zeuden eta, horretaz baliatuz, San Juan Islands lurraldean britainiarrek jarraitu zuten 1872 arte.

XX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1959tik biak AEBko estatuak dira.

Itsasoaz haraindiko lurraldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatubatuar lurraldeen mapa, XIX. mendetik gaur arteko itsasoz haraindiko koloniak ageri dituela.
  • Kuba (1899-1902, 1906-1907): Uhartea Espainiak Espainia-Estatu Batuak Gerra galdu ondoren, 1898ko Parisko Itunaren bitartez, Estatu Batuen babespean gelditu zen. Egun independentea da baina uhartearen alde batean, Guantánamo itsas-armadaren base estatubatuarra dago, teorikoki errentan utzia. Kubak behin baino gehiagotan lurralde horren itzultzea eskatu du.[6]
  • Urruneko uharte txikiak: hamaika lurralde dira. 1856tik 1912ra Ameriketako Estatu Batuek hartu zituen. Bat izan ezik, Palmyrako atoloia, beste guztiak ez daude Estatu Batuen lurraldetan sartuta.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]