Estatu arrazoi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Estatu arrazoia edota interes nazionala, Estatu jakin baten interesak onartzea eta haien arabera jokatzean datza. Nikolas Makiavelok sortutako kontzeptua da, ondoren Francesco Guicciardini eta Giovanni della Casak ere landu zutena, baina Giovanni Boterok bakarrik garatu zuen dotrina gisa (Della Ragion di Stato, 1589). Dotrina honen arabera gobernu ala agintariek Estatuaren osasuna eta indarra mantendu ala handitzeko helburuz hartutako salbuespen neurriei aipamen egiten die, betiere Estatuaren biziraupena gizabanako edo pertsona taldeen eskubideen gainetik dagoen goreneko balorea delako ideia oinarrituta.

Maiz, Estatuen gehiegikeriak eta bereziki estatu terrorismoa burutu edo diktadurak ezartzeko aitzakitzat erabilia izan da.