Edukira joan

Estatubatuar zuri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Talde etniko infotaulaEstatubatuar zuri


Motaetnia
ErlijioaProtestantismo, Latter Day Saints (en) Itzuli, agnostizismo, judaismo eta katolizismo
Geografia
JatorriaAmeriketako Estatu Batuak
EstatuaAmeriketako Estatu Batuak
Hedapen mapa
Estatubatuar zurien ehunekoa konderriaren arabera.

Estatubatuar zuriak (batzuetan «kaukasoar estatubatuar» deitzen zaie) pertsona zuri gisa identifikatzen diren estatubatuarrak dira. Zentzu ofizialago batean, Ameriketako Estatu Batuetako Errolda Bulegoak, estatubatuarrei buruzko datu demografikoak biltzeaz arduratzen denak, honela definitzen du «zuria»: «Jatorria Europako, Ekialde Ertaineko edo Afrika iparraldeko edozein herritan duen pertsona»[1]. Estatubatuar zuriek osatu dute historikoki Estatu Batuetako biztanleriaren gehiengoa, nahiz eta azken hamarkadetan haien proportzioa pixkanaka txikituz joan den. Estatu Batuetako Errolda Bulegoak 2024an egin zuen inkestaren arabera (American Community Survey), kalkulatzen da estatubatuarren % 59,8 —203,3 milioi pertsona inguru— zuri gisa identifikatzen dela soilik, eta zuri ez-hispanoak biztanleriaren % 56,3 direla, hau da, 191,4 milioi pertsona inguru[2]. Orokorrean, estatubatuarren % 72,1 zuria bezala identifikatzen da, dela esklusiban, dela beste arraza-talde batekin edo gehiagorekin batera[3]. Europar jatorriko estatubatuarrak dira, alde handiz, estatubatuar zurien talde panetniko handiena eta Estatu Batuetako biztanleriaren gehiengoa osatu dute nazioa sortu zenetik. Ekialde Ertaineko estatubatuarrak talde demografiko askoz txikiagoa osatzen dute estatubatuar zurien artean, eta AEBetako biztanleriaren % 1,1 inguru ziren 2020an[4].

2010etik 2020ra bitartean soilik zuritzat jotzen den biztanleriaren beherakada handia, neurri batean, joera naturalei egotzi bazaie ere, ikertzaileek aurkitu dute arraza anitzeko populazioaren hazkunde handiaren zati handiena, eta horri dagokion arraza zuri esklusiboko populazioaren beherakada, Errolda Bulegoak erabilitako metodologian izandako aldaketengatik gertatu zirela, eta, horren ondorioz, 2010ean arraza zuriko pertsonatzat identifikatzen ziren pertsona asko —gehienak zuri hispano jotzen zirenak— berriz arrazo-anitzeko gisa identifikatu ziren 2020an[5]. 2010ean, herrialdeko hispanoen % 53 inguru «zuri» gisa identifikatu ziren; 2020an, berriz, hispanoen % 20,3ra soilik murriztu zen kopuru hori[6].

«Zuri ez-hispano» terminoa, «zuri» soilaren ordez, izan daiteke zuritzat identifikatzen diren eta erabilera komunean hala hautematen diren pertsonengana gehien hurbiltzen den errolda-taldea. Hispano edo latino bezala sailkatutako pertsona guztiak ez dira zuri edo beltz gisa hautematen. 2015ean, Erroldaren Bulegoak iragarri zuen asmoa zuela «hispanoa/latinoa» eta «Ekialde Ertainekoa/Afrikako iparraldekoa» arraza-kategoriak «zuria» edo «beltza» kategoriekin parekatzeko, eta aukera eman zien inkestatuei arraza-kategoria bat, bi edo gehiago aukeratzeko[7][8]; aldaketa hori Trump administrazioak bertan behera utzi zuen. AEBetako erroldak «zuri» bezala sailkatzen dituem pertsona batzuk ez dira orohar hautematen zuri gisa, arabiar estatubatuarrak eta jatorri europarra edo Ekialde Ertaineko eta Afrika Iparraldeko eskualdea (MENA) duten judu estatubatuarrak kasu[9][10][11]. Estatu Batuetan, «pertsona zuriak» terminoak jatorri europarra duten pertsonak adierazi ohi du, baina legez zabaldu egin da, Mendebaldeko Asiako eta Afrikako iparraldeko jatorria duten pertsonak sartzeko. Hala ere, 2024an, Kudeaketa eta Aurrekontu Bulegoak iragarri zuen gobernu federalak erabilitako arraza kategoriak eguneratuko zirela eta Ekialde Ertaineko eta Afrika iparraldeko jatorriko estatubatuarrak jada ez zirela zurien artean sailkatuko 2030eko hurrengo erroldan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ «Census Glossary» www.census.gov (kontsulta data: 2026-09-01).
  2. ↑ «Explore Census Data» data.census.gov (kontsulta data: 2026-09-01).
  3. ↑ «Explore Census Data» data.census.gov (kontsulta data: 2026-09-01).
  4. ↑ (Ingelesez) Bureau, US Census. «Lebanese, Iranian and Egyptian Populations Represented Nearly Half of the MENA Population in 2020 Census» Census.gov (kontsulta data: 2026-09-01).
  5. ↑ (Ingelesez) Ventura, Ilana M.; Flores, René D.. (2025-01). «The “Rise” of Multiracials? Examining the Growth in Multiracial Identification in the 2020 U.S. Census» RSF: The Russell Sage Foundation Journal of the Social Sciences 11 (1): 44–64.  doi:10.7758/RSF.2025.11.1.03. ISSN 2377-8253. (kontsulta data: 2026-09-01).
  6. ↑ (Ingelesez) Bureau, US Census. «Race and Ethnicity in the United States: 2010 Census and 2020 Census» Census.gov (kontsulta data: 2026-09-01).
  7. ↑ (Ingelesez) Alba, Richard. (2018-02-06). «Analysis | There’s a big problem with how the census measures race» The Washington Post ISSN 0190-8286. (kontsulta data: 2026-09-01).
  8. ↑ (Ingelesez) G; e; n; e; D; e; m; b et al.. (2014-06-16). «On The Census, Who Checks 'Hispanic,' Who Checks 'White,' And Why» NPR (kontsulta data: 2026-09-01).
  9. ↑ (Ingelesez) Krogstad, Jens Manuel. (2014-03-24). «Census Bureau explores new Middle East/North Africa ethnic category» Pew Research Center (kontsulta data: 2026-09-01).
  10. ↑ (Ingelesez) Thompson, Derek. (2008-08-19). «Do White People Really Come From the Caucasus?» Slate ISSN 1091-2339. (kontsulta data: 2026-09-01).
  11. ↑ (Ingelesez) LIEBERSON, STANLEY; WATERS, MARY C.. (1986-09-01). «Ethnic Groups in Flux: The Changing Ethnic Responses of American Whites» The ANNALS of the American Academy of Political and Social Science (SAGE Publications Inc) 487 (1): 79–91.  doi:10.1177/0002716286487001004. ISSN 0002-7162. (kontsulta data: 2026-09-01).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]