Estatuko Historia Museoa (Mosku)
| Estatuko Historia Museoa (Mosku) | |
|---|---|
| Государственный исторический музей | |
| Kokapena | |
| Estatu burujabe | |
| Errusiako hiriburua | |
| Administrative okrug of Moscow | Erdialdeko barrutia (Mosku) |
| District of Moscow | Tverskoi udal barrutia |
| Koordenatuak | 55°45′18″N 37°37′05″E / 55.755°N 37.6181°E |
![]() | |
| Historia eta erabilera | |
| Irekiera | 1872 |
| Inaugurazioa | 1872 |
| Zuzendaria | Aleksey Levykin (en) Aleksandr Shkurko (en) Konstantin Levykin (en) Nikolai Rozhkov (en) Leonid Ponomaryov (en) |
| Arkitektura | |
| Arkitektoa | Vladimir Osipovich Sherwood (en) |
| Estiloa | Russian Revival architecture (en) |
| Ondarea | |
| Objetu kopurua | 5.000.000 item of collection or exhibition (en) |
| Kontaktua | |
| Helbidea | Красная пл., 1, Москва, 109012 |
| Webgune ofiziala | |
Errusiako Historiaren Estatuko Museoa (errusieraz: Государственный исторический музей, ГИМ, translit.: Gosudarstvennyy istoricheskiy muzey, GIM) Plaza Gorria eta Manezhnaya Plaza artean dago kokatuta. Bere katalogoak egungo Errusiaren lurraldea okupatzen zuten historiaurreko tribuen erlikietatik hasi eta Romanov dinastiako kideek eskuratutako balio kalkulaezineko artelanak biltzen ditu. Museoaren bildumako objektuen guztizko kopurua hainbat milioikoa da.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun museoa dagoen tokia Medikuntzako Denda Nagusiak hartu zuen lehen, Petri I.a Errusiakoaren aginduz. Eraikina Moskuko barroko estiloan eraikia dago. Bere areto askok antzinako errege-bildumak izan zituzten; beste batzuk Mikhail Lomonosovek 1755ean sortutako Moskuko Estatu Unibertsitateak okupatu zituen.[2]
Museoa 1872an sortu zuten Ivan Zabelinek, Aleksei Uvanovek eta errusiar historiaren eta kontzientzia nazionalistaren sustapenean interesa zuten beste eslavofilo askok. Sergei Soloviovek, Vasili Kliuchevskik, Uvarovek eta beste historialari handi batzuek osatzen zuten museoaren kontseilua eta eraikinaren eraikuntzaren buru izan ziren. Lehiaketa luze baten ondoren, proiektu irabazlea Vladimir Opiopovitx Shervudena izan zen (1833-1897). Eraikina estilo neo-errusiarreko kanonen arabera eraiki zen 1875 eta 1881 bitartean eta Alexandro III.a tsarrak inauguratu zuen ofizialki.
Erakusketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oso bilduma aberatsa da. Museoaren zati bat Moskuko alkatetza zaharraren ondoko eraikinean dago, beste bi Novodevitxi komentuan eta San Basilio katedralean.
Pieza nabarmenen artean, Volga ibaiko bankuetatik ekarritako gabarra, eszitarren urrezko tresnak, Novgorodeko antzinako dialektoan grabatutako urki-azaleko biribilkiak, VI. mendeko eskuizkribuak, zeramika errusiar herrikoiak eta zurezko objektuak aurki daitezke.[3]
Liburutegiak eskuizkribuak ditu: Chludov Salterioa (860.hamarkadako Kludoven Salmoen Liburua), Svyatoslaven Miszelaneoak (1073), Mstislaven Ebanjelioa (1117), Jurieven Ebanjelioa (1119) eta Hálychen Ebanjelioa (1144). Museoko txanpon bildumak 1,7 milioi pieza biltzen ditu, Errusiako handiena.
Aipamen berezia merezi du museoaren eta udaletxe zaharraren arteko Berpizkundearen Ateak; Plaza Gorriko sarrera inguratzen du. Ate hori Stalinen erregimenak suntsitu zuen, desfile militarrak edo Garaipenekoak antolatu ahal izateko, besteak beste. 1990eko hamarkadan berreraikia izan zen, erregimen neoliberalaren pean Errusiak bere aro sobietarrari erabat uko egin zionean.
Museoaren atzeko fatxadaren parean, Manège plazan, Zhukov mariskalaren monumentua dago.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Museoa Manezhnaya Plazatik ikusita.
- Berpizkundeko atea gauez.
- Barruko dekorazioa.
- Blaeuren munduko globoa (1690 ingurukoa).
- Museoaren sarrera.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Errusieraz):Museoaren webgune ofiziala.
