Estauroteka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Estauroteka
erlikia-ontzia eta metal artwork (en) Itzuli

Estauroteka ( antzinako grezieraz: σταυρόςstaurós, gurutzea, eta θήκη theke, edukiontzia) erlikia-ontzi kristau mota bat da, lignum crucis delakoak gordetzeko egina, hau da, Kristoren Gurutzearen zur zati edo ezpalak zaindu eta, bere kasuan, erakusteko egunak.

Jesukristo gurutziltzatu zan gurutzeari deitzen zaio Kristoren egiazko gurutzea . 4. mendearen amaieratik gurutzearen erlikiak kristautasunaren ikono eta objektu preziatu bihurtu ziren. Egur zatiak gordetzeko, bereziki balio handiko erlikia-ontzia bereziki landuak eta aberatsak egiteari ekin zitzaion, eta horiek dira estaurotekak,

Bizantziar estaurotekak bereziki preziatuak dira artearen historiaren ikuspegitik.

Stavelot triptikoa, 1156/58 inguruan sortua Stavelot monasteriorako, erdian bizantziar estauroteka bat daukana.