Esteban Belasko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Esteban de Velasco» orritik birbideratua)
Esteban Belasko
Bizitza
JaiotzaGasteiz, 1550
Herrialdea Araba, Euskal Herria
BizilekuaZuhatzu
Heriotza1602 (51/52 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakeskultorea

Esteban Belasko (Gasteiz, Araba, 15501602) eskultorea izan zen. Gasteiz ondoko Zuhatzu herrian bizi zen. Arabako herri askotako elizako erretaulak egin zituen, euskal erromanismoaren eraginpean, eta sagrarioak, kalostrak eta hileta oroigarriak ere egin zituen. Haren erretauletan Juan Antxieta eskultorearen eragina antzematen da. Urterik emankorrenak 1573. eta 1596. urte bitartekoak izan zituen. Obra nagusiak: Arzubiagako santutegia (1573), Gasteizko Gazteluko erretaula nagusia (1577), Santa Klara komentua (1578, gaur egun desagertua), Santakarako erretaula (1578), Arriagako erretaula nagusia, Kristobal Martínez Alegriaren hilobia (1581, Gasteiz), Burguko santutegia (1583) eta Añuako sagrarioa (1596, Burgu).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Araba
Artikulu hau Arabako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.