Esteroide anaboliko
Esteroide anabolikoak edo esteroide anabolizatzaileak konposatu kimikoen klase bat da, esteroideen familiakoa, farmako gisa usatzen direnak sexu-hormona maskulinoen, tetosteronarena etsenplurako, eraginak mimetizatzen dituztenak. Naturalak edo sintetikoak izan daitezke.
Esteroide anabolikoek zelulen proteina-sintesia areagotzen dute, eta, hala, zelula-ehunaren hazkundea (anabolismoa) sustatzen da, bereziki garrantzitsua muskuluetan. Esteroide anabolizatzaileek ere ezaugarri androgeniko eta maskulinizatzaielak dituzte, ezaugarri sexual maskulinoen garapenarekin eta mantentzearekin erlazionatuak, hala nola ahots-kordak eta gorputz-ilea haztea.
Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Esteroide anabolizatzaileak isolatu, identifikatu eta sintetizatu zituzten lehen aldiz 1930eko hamarkadan. Gaur egun, medikuntzan erabiltzen dira, hezurren hazkuntza eta apetitua estimulatzeko, pubertaro maskulinoa estimulatzeko, eta minbizia edo HIES bezalako gaixotasunek sortutako kakexiaren tratamenduan[1]. Kirolariek ere masa muskularra handitzeko usatzen dituzte, kulturismoan esaterako.
![]() |
![]() |
---|---|
Hormona naturala: tetosterona | Hormona sintetikoa: metandienona sintetikoa: |
Albo-ondorioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Epe luzeetan esteroide anabolizatzaileak erabiltzeak edo gehiegizko dosiak hartzeak osasunerako zenbait arrisku sor ditzake. Arrisku horien artean daude kolesterol-mailen aldaketa kaltegarriak (LDL dentsitate baxuko lipoproteinen igoera eta HDL dentsitate altuko lipoproteinen murrizketa), aknea, odol-presio handia, gibeleko kalteak (batez ere, ahoko esteroideak hartzeagatik) eta bihotzaren ezkerreko bentrikuluaren egituran aldaketa arriskutsuak[2][3].
Hartzeko moldeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Esteroide anabolizatzaileak hartzeko hiru ohiko manerak daude: ahotik hartzeko pilulak, esteroide injektagarriak eta adabakiak.
Ahozko administrazioa da biderik praktikoena. Ahoz ematen den testosterona azkar xurgatzen da, baina, neurri handi batean, metabolito inaktibatu bihurtzen da, eta 1/6 (gutxi gorabehera) bat baino ez dago eskuragarri bere forma aktiboan. Ahotik hartzen denean behar bezain aktiboa izateko, testosteronaren deribatuak 17. posizioan alkilatzen dira, hala nola metiltestosterona eta fluoximesterona. Aldaketa horrek gibelak konposatu horiek hausteko eta deuseztatzeko duen gaitasuna murrizten du,
Testosterona injektaturik har daiteke: muskulu barnetik, larruazalpetik, zain barnetik, bizkarrezur barnetik eta artikulazio barnetik. Esteroide injektagarriak muskuluari eman ohi zaizkio, ez zainari.
Dermisean zeharreko txaplatak (azalari itsatsitako txaplatak) larruazalean eta odol-zirkulazioan zehar dosi konstante bat emateko erabil daitezke.
Esteroide anabolikoak eta kirola
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Goi mailako kirol-erakunde guztiek debekatzen dituzte esteroide anabolizatzaileak, besteak beste, FIFAk, UCIk, NBAk eta Nazioarteko Olinpiar Batzordeak. Erakunde horiek esteroide anabolikoen erabilera dopin gisa tratatzen dute[4][5].
Gernua da giza lagin fisiologikorik erabiliena esteroide anabolikoak detektatzeko, odola eta ilea ere usatzen diren arren. Gernu primarioan esteroide anabolikoetatik datozen metabolitoak detektatu egin daitezke, hartu eta 30. egunera arte.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ganesan, Kavitha; Rahman, Sajedur; Zito, Patrick M.. (2025). «Anabolic Steroids» StatPearls (StatPearls Publishing) PMID 29494025. (Noiz kontsultatua: 2025-02-06).
- ↑ Barrett-Connor, E. L.. (1995-06). «Testosterone and risk factors for cardiovascular disease in men» Diabete & Metabolisme 21 (3): 156–161. ISSN 0338-1684. PMID 7556805. (Noiz kontsultatua: 2025-02-06).
- ↑ (Ingelesez) Piccoli, B. De; Giada, F.; Benettin, A.; Sartori, F.; Piccolo, E.. (1991-08). «Anabolic Steroid Use in Body Builders: An Echocardiographic Study of Left Ventricle Morphology and Function» International Journal of Sports Medicine 12 (04): 408–412. doi: . ISSN 0172-4622. (Noiz kontsultatua: 2025-02-06).
- ↑ Jon, Otaolaurretxi. (1997-01-01). «Olinpiadak eta dopinga» Zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2025-02-06).
- ↑ Joana, Mendiburu. (2002-04-26). «Nandrolonaren doping-aren inguruko zalantzak argituko dituen testa» Zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2025-02-06).