Edukira joan

Esther Jansma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Esther Jansma

Bizitza
JaiotzaAmsterdam1958ko abenduaren 24a
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
Lehen hizkuntzanederlandera
HeriotzaUtrecht2025eko urtarrilaren 23a (66 urte)
Familia
AitaAdam Jansma
AmaNel van Lith
Hezkuntza
HeziketaAmsterdamgo Unibertsitatea
Hizkuntzaknederlandera
Jarduerak
Jarduerakpoeta, arkeologoa, idazlea eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Rijksdienst voor het Cultureel Erfgoed
Utrechteko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm7200243 Discogs: 3499808 Edit the value on Wikidata

Esther Jansma (Amsterdam, 1958ko abenduaren 24aUtrecht, 2025eko urtarrilaren 23a) herbeheretar idazle, arkeologo eta irakaslea izan zen[1][2][3].

Herbehereetako Kultura Ondarearen Agentzian lan egin zuen eta Herbehereetako Dendrokronologia Zentroko zuzendari zientifikoa izan zen[3][4]. Gainera, 2007an, Utrechteko Unibertsitateko Geozientzien Departamentuko Kuaternarioko Dendrokronologia eta Paleoekologiako katedradun izendatu zuten hamar urterako. 2006-2012 urteetan, dendrokronologiaren nazioarteko artxibo digitala garatu zuen[5][6].

Lehen poesia bilduma, Stem onder mijn, 1988an kaleratu zuen. 1990ean Bloem, steen liburua argitaratu zuen, non bere sentimenduak islatu zituen, bere lehen alaba jaiotzean hil ostean[7][8].

2024ko azaroaren 23an Herbehereetako Lehoiaren Ordenako zaldun izendatu zuten[9].

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adam Jansma eta Nel van Lith eskultoreen alaba izan zen. Wiljan van den Akker irakaslearekin ezkonduta zegoen. Bi seme-alaba izan zituen, baina alaba jaiotzean hil zen 1988an, eta semea 1993an, bederatzi hilabete zituela, anomalia kromosomiko baten ondorioz[8].

Esther Jansma 2025eko urtarrilaren 23an hil zen, 66 urte zituela[1].

  • 1999: Halewijnprijs
  • 1999: VSB Poesia Saria
  • 2001: Hugues C. Pernath saria
  • 2006: A. Roland Holst-Penning
  • 2006: Jan Campert saria
  • 2014: C.C.S. Crone saria

Norberaren lanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Stem onder mijn bed (1988)
  • Bloem, steen (1990)
  • Waaigat (1993)
  • Picknick op de wenteltrap (1997)
  • Hier is de tijd (1998)
  • Dakruiters (2000)
  • Duizend (2000)
  • Alles is nieuw (2005)
  • Altijd vandaag (2006)
  • Eerst (2010)
  • Mag ik Orpheus zijn? (2011)
  • Voor altijd ergens (een eigen keuze uit de gedichten) (2015)
  • De Messias (Wiljan van den Akkerrekin batera, 2015)
  • Rennen naar het einde van honger (2020)
  • De spronglaag (2022)
  • we moeten (misschien) blijven denken (2024)
  • Mark Strand. Gedichten eten (Wiljan van den Akkerrekin batera, 2007)
  • Mark Strand. Bijna onzichtbaar/Almost invisible (Wiljan van den Akkerrekin batera, 2011)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Nederlanderaz) «De dood vormde een rode draad in het leven van archeoloog en dichter Esther Jansma (1958-2025)» Het Parool 2025-01-23 (kontsulta data: 2025-01-23).
  2. (Nederlanderaz) «Esther Jansma (66) overleden, een van bekendste dichters van Nederland en Vlaanderen» VRT Nws 2025-01-23 (kontsulta data: 2025-01-23).
  3. a b (Nederlanderaz) «Prof.dr. Esther Jansma» Stichting RING jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2009-12-04) (kontsulta data: 2025-01-23).
  4. (Ingelesez) «Esther Jansma» Academia (kontsulta data: 2025-01-23).
  5. (Nederlanderaz) Van Teylingen, Ineke. «Esther Jansma, op zoek naar boomgeheimen» NDV 2021-08-19 (kontsulta data: 2025-01-23).
  6. (Ingelesez) «Digital Collaboratory for Cultural Dendrochronology (DCCD)» DCCD (kontsulta data: 2025-01-23).
  7. (Ingelesez)(Nederlanderaz) Vergeer, Koen. (2001). «Riposte to Death Esther Jansma's Poetry» The Low Countries. Jaargang 9 (kontsulta data: 2025-01-23).
  8. a b (Nederlanderaz) «Dichter Esther Jansma (66) overleden» Nos 2025-01-23 (kontsulta data: 2025-01-23).
  9. (Nederlanderaz) «Esther Jansma wilde als kind al ridder worden» Nieuws 030 2024-11-23 (kontsulta data: 2025-01-23).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]