Esther Uria
| Esther Uria | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | María Esther Uria Iriarte |
| Jaiotza | Errenteria, 1970eko maiatzaren 26a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Donostia, 2025eko urriaren 23a (55 urte) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea Antzerti (erakundea) |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | pedagogoa eta aktorea |
| Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
María Esther Uria Iriarte (Errenteria, Gipuzkoa, 1970eko maiatzaren 26a - Donostia, Gipuzkoa, 2025eko urriaren 23a[1]) aktorea eta irakaslea izan zen. Antzerti eskolan Arte Dramatikoan lizentziatu zen. Antzerkia, hezkuntza eta bizikidetza barneratzen zituen nazioarteko tesia garatzeko beka lortu zuen, doktore-aurreko ikertzaile gisa.[2] Ikerketa-testuinguru horretan, egonaldi bat egin zuen Kanadako Victoria Unibertsitatean.[2] Euskal Herriko Unibertsitatean doktore titulua eskuratu zuen, Diseño, desarrollo y evaluación de un programa basado en las técnicas del sistema teatral para el fomento de la convivencia positiva en el alumnado de secundaria del País Vasco tesiarekin, 2018. urtean.[3] Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle izan zen, Hezkuntza Ikerketarako Metodoak eta Diagnosia Sailaren barruan.[2] 2017az geroztik, Sormen Prozesuaren Parte Izan hezkuntza proiektua koordinatzen aritu zen; Euskal Aktoreen Batasunak sustatutako eta Gipuzkoako nahiz Bizkaiko foru aldundiek diruz lagundutako proiektua da.[2] Orobat, Unibertsitateko Eszena Arteak Elkarteko lehendakaria zen.[2]
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskolegas (ETB)
- Pilotari (ETB)
- Amistades peligrosas (Cuatro)
- El doctor Mateo (Antena 3)
- Cuéntame cómo pasó (TVE)
- Hospital Central (Telecinco)
Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- La cacatúa verde (Mario Gas)
- Ernesto deitzearen garrantzia
- Como agua para chocolate
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Esquelas y Necrologicas | ERRENTERIA | Esther Uria Iriarte [1 | diariovasco.com»] canales.diariovasco.com (kontsulta data: 2025-10-28).
- ↑ a b c d e «MAL Irakasleak - master - EHU» master (kontsulta data: 2025-10-28).
- ↑ «MARIA ESTHER URIA IRIARTE - Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea» ekoizpen-zientifikoa.ehu.eus (kontsulta data: 2025-10-28).