Esther Zilberberg
| Esther Zilberberg | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Kalisz, 1912 (112/113 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | errusiera poloniera ingelesa gaztelania frantsesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | erizaina, kazetaria eta militantea |
| Enplegatzailea(k) | Nazioarteko Brigadak Mujeres |
| Zerbitzu militarra | |
| Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila Legutioko gudua Bigarren Mundu Gerra |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Ideologia | Comunismo (en) |
| Erlijioa | judua |
| Alderdi politikoa | Belgikako Alderdi Komunista |
Esther Zilberberg (Kalisz, Polonia, 1912 - Frantzia, 19--) Juanita Lefévre, Estoucha eta Jeanne Dubois izenordeekin ere ezaguna, erizain, kazetari eta miliziano komunista poloniarra izan zen.[1]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaliszen jaio zen, Polonian, baliabiderik gabeko familia judu aurrerakoi batean. 20 urterekin Bruselara joan zen medikuntza ikastera eta Poloniako erregimenetik ihes egitera.
1936ko Espainiako estatu-kolpearen ondoren, abuztuan, lehenik Hendaiara eta ondoren Iruna iritsi ziren, hainbat bolondresekin batera. Gerratean osasun laguntzan aritu zen[2].
Frontean, metrailadore bat hartu zuen lehen eta azken aldiz. Durangoko bonbardaketaren lekuko zuzena izan zen, eta Legutioko guduan zauritua izan zen[3].
"Mujeres" aldizkariko erredaktore izendatu zuten, "Juanita Lefèvre" ezizenarekin.[4]
Santanderrera ihes egin eta fronteko osasun-zerbitzuetako lana irratiarekin uztartu zuen. Errepublikari laguntzen dioten aholkulari militar errusiarren itzultzaile gisa aritu zen, errusiera ikastaro labur bat egin ondoren.
Frantziara ozta-ozta ihes egitea lortu zuen txalupatxo batean. Gero, atzera Espainiara joan zen Nazioarteko Brigaden babesean, mediku-zerbitzuetan hainbat frontetan lagundu zuen.
Berriz ere interprete-lanak egin zituen aginte-postuekiko lotura-unitateetan, gero tanke-unitateetan eta, hegazkin sobietarren eskuadrilla batean.
Errusiarrek salbatzea erabaki zuten eta Frantziara bidali zuten nortasun faltsu batekin: "Jeanne Lefèvre". Frantzian e nazien aurka erresitentzian aritu zen, "Jeanne Dubois" bezala. Ondoren, Frantziako, Belgikako eta Alemaniako hainbat espetxetan atxilotu, torturatu eta giltzapetu zuten. Ravensbrückeko eta Mauthausengo kontzentrazio-esparruetara deportatu zuten, azken espetxean greba egin ondoren.
Aske utzi ondoren, Frantzian bizi izan zen hil zen arte.[5]
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Estoucha: Récit"[6] Esther Zilberbergen seme Georges Waysan-ek bere amaren bizitzari buruz idatzitako liburua,
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Asociación Republicana Irunesa "Nicolás Guerendiain" - Estoucha» asociacionrepublicanairunesa.org (kontsulta data: 2025-10-06).
- ↑ kepaordokimhb@gmail.com. (2020-03-20). «Esther Zilberberg "Estoucha"» Izan zirenak (kontsulta data: 2025-10-06).
- ↑ Goñi, Odile Bourguignon. (2025-05-02). «Estoucha: antifaxismoaren lekuko eta partaide» Berria (kontsulta data: 2025-10-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) Cabrera, Isabel Urrutia. (2025-10-04). «El enfoque femenino de la Guerra Civil» El Correo (kontsulta data: 2025-10-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) Comunicación, Miguel Usabiaga · · Cultura y. (2024-01-07). «Estoucha» Mundo Obrero (kontsulta data: 2025-10-06).
- ↑ Waysand, Georges. (1997). Estoucha: récit. Denoël ISBN 978-2-207-24633-7. (kontsulta data: 2025-10-06).