Edukira joan

Esti Vivanco

Wikipedia, Entziklopedia askea
Esti Vivanco

(2023)
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1989 (36/37 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
ingelesa
gaztelania
alemana
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakhizkuntza irakaslea eta idazlea

Miren Estibaliz Vivanco Ramirez, ezagunagoa Esti Vivanco idazle izenaz, (Bilbo, Bizkaia, 1989) bizkaitar idazle eta hizkuntza-irakaslea da. Haren ibilbide profesionalak bere bi pasioak bateratzen ditu: hezkuntza eta literatura.

Deustuko Unibertsitatean Ingeles Filologian lizentziaduna eta Bigarren Hezkuntzako Irakasletzan masterduna, egun hizkuntza-irakasle egiten du lan.

Gazterik hasi zen idazten, batez ere ipuin laburretan nabarmenduz. Horietako batzuekin irabazi zuen Edebé Giltza Argitaletxeak antolatutako Literactiva saria (2002) eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak sustatutako Urruzuno Literatur Lehiaketa (2004, 2005 eta 2006). 2004an, Euskaltzaindiak antolaturiko Resurrección Maria Azkue sarian lehen postua lortu zuen olerki alorrean.

Geroztik, Euskal haur eta gazte literaturan espezializatu izan da gehienbat, haren lanengatik hainbat aipamen eskuratuz; hala nola, Nafarroako Ikastolen Elkarteak urtero antolaturiko JUUL Saria (2017, 2018, 2022 eta 2023).

2025ean, Bizkaiko Foru Aldundiak babestutako BizkaIdatz literatur lehiaketaren XVII. edizioko lehen saria jaso zuen Aldiro liburu bat istorioari emandako jarraipenagatik, liburu batean argitaratu zutena (ISBN 978477527688).

Haur eta gazte literatura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irakurgai mailakatuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolaborazioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • IVAPen Administrazioa euskaraz aldizkariaren 129. zenbakirako idatzitako Hiru minutu eta hamalau segundo ipuina.
  • Primeran plataformako Argizaiola saioaren bosgarren kapituluan (Euskal herriko toki madarikatuak) gidoi-kolaboratzaile eta hizlari lanetan aritu da, Mikel Pagadizabal aurkezlearekin batera.
  • 2002. Literactiva saria
  • 2004. Urruzuno Literatur Lehiaketa, Miranderen itzalpean lanagatik (prosa)
  • 2004. Resurreccion Maria Azkue Literatur Lehiaketan lehen saria, Engoitik Ithakan lanagatik (poesia)
  • 2005. Urruzuno Literatur Lehiaketa, Yumemi Kobo (prosa) eta Beteluko adarbakoitzaren kantorea (poesia) lanengatik
  • 2006. Urruzuno Literatur Lehiaketa, Defuntu bat betikoz da lanagatik (prosa)
  • 2017. JUUL Saria
  • 2018. JUUL Saria
  • 2022. JUUL Saria
  • 2023. JUUL Saria
  • 2025. BizkaIdatz Literatur Lehiaketaren XVII. edizioko lehen saria

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.