Estilistika

Wikipedia, Entziklopedia askea

Estilistika hizkuntzalaritzan adierazkortasuna eta literaturan estiloa eragiten duten hizkuntza erabileren (erretorikazko figurak eta sintaxizko egiturak) azterketa da.

Antzinako greziarren eta erromatarren iritziz estiloan pentsamenduak dotore adierazteko ezaugarriak biltzen ziren. Errenazimentu garaian ere bide horri eutsi zitzaion. XX. mendean ordea, Charles Bally suitzar filologoak (1865-1947) eta Genevako eskolako bere jarraitzaileek estiloa hizkuntzak eskaintzen zituen aukeren ondorioa zela zioten (gogoramen desberdinak dituzten haur, ume, gaztetxo, gazte… hitzen artean bat hautatzen denean adibidez), eta pentsamenduaren alorretik hizkuntzarena eraman zuten estilistika. Ildo horretatik abiatuta, baina ahozko hizkeran bereziki oinarrituz, Municheko eskolak dio estiloa intuizioa hitz bilakatu ondorengo emaitza dela, hizkuntzaren trebetasun berezia alegia. Literatura kritikaren alorrean ordea, New Criticism joerak tropoen zientzia garatu du; eskola horren arabera estilistika literatura lanak aztertzeko metodo zehatza da, estiloaren azterketa inpresionistaren aurkakoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]