Estilo-taula
Itxura

Estilo-taula bat (ingelesez mood board) proiektu sortzaile bat egiteko kontzeptu eta ideien irudikapena da. Sarritan erabiltzen dira proiektu artistikoak edo diseinuzkoak sortzeko. Diseinu grafiko, webgune, film edo bestelako proiektu baten tonua, atmosfera eta aldarte emozionala arretaz ondutako irudien, koloreen, argiztapen-erreferentzien eta testuren bidez jasotzen duen collage bisuala da.. Gai jakin bati buruzko ideia orokor bat edo sentsazio bat transmititzeko erabil daiteke. Fisikoa edo digitala izan daiteke, eta aurkezpen-tresna eraginkor gisa funtziona dezake.
Erabilpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sormen artistikoaren hainbat alorretan erabiltzen da:
- Webgune eta aplikazioen diseinuan: interfazearen ikuspegia bateratzeko balio dute eta erabiltzailearen esperientzia optimizatzen dute tipografia, kolore, ikono eta funtzionalitateekin.
- Marka-kudeaketan (branding).
- Tokien diseinua (barnekoa zein kanpokoa): estetika jakin bat ikusteko eta espazioaren, koloreen eta altzarien banaketa gidatzeko aukera ematen dute.
- Zinema: sentimenduak edo emozioak sorrarazten dituen irudien antolaketa. Argazkietatik, marrazkietaraino, ehunekin, nahi den "giroa" edo sentimendua transmititzen duen edozerekin osatu daitezke.
Estilo-taulak koordinazioaren eta sormen-askatasunaren artean kokatzen dira.
Oinarrizko elementuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Irudiak: Fotografiak edo ilustrazioak, gehienetan collage forman; askotarikoak izan daitezke, baina diseinu helburuarekin bat datozenak.
- Kolore-paleta: Funtsezkoa edozein proiektutarako (web-, aplikazio-interfazea, interiorismo edo filma). Paleta koherenteak batasuna eta kontzentrazioa bermatzen ditu.
- Tipografia: Tipografien multzo koherentea irudi eta koloreekin konbinatuz aukerak arakatzeko.
- Hitz deskribatzaileak: Diseinu erabakiak kontzeptualki gidatzen dituzte, alderdi bisualetik haratago.
- Balioak eta misioa: Misioa eta balioak sartzeak koherentzia eta ikuspuntua mantentzen laguntzen du proiektu osoan zehar.