Edukira joan

Estimulatzaile

Wikipedia, Entziklopedia askea

Estimulatzaileak alerta-egoera areagotzen duten substantzia-mota bat dira. Hainbat helburutarako erabiltzen dira, hala nola arreta, motibazioa, kognizioa, gogo-aldartea eta errendimendu fisikoa hobetzeko[1]. Estimulatzaile batzuk naturalak dira; beste batzuk, berriz, sintetikoak. Estimulatzaile ohikoenetako batzuk kafeina, nikotina, anfetaminak, kokaina, metilfenidatoa eta modafiniloa dira. Estimulatzaileek hainbat erregulazio- edo debeku-mota izan ditzakete, jurisdikzioaren arabera.

Estimulatzaileek nerbio-sistema sinpatikoaren jarduera areagotzen dute, zuzenean edo zeharka. Estimulatzaile prototipikoek neurotransmisore kitzikatzaileen kontzentrazio sinaptikoak handitzen dituzte, bereziki norepinefrina eta dopamina (adibidez, metilfenidatoa). Beste estimulatzaile batzuek neurotransmisore kitzikatzaileen hartzaileei lotuz (adibidez, nikotina) edo loa sustatzen duten agente endogenoen jarduera blokeatuz (adibidez, kafeina) jarduten dute. Estimulatzaileek hainbat funtziori eragin diezaiekete, besteak beste, alerta-egoerari, arretari, saritze-sistemari, ikasketari, memoriari eta emozioari. Ondorioak estimulazio arinetik euforiaraino doaz, farmako espezifikoaren, dosiaren, hartzeko moduaren eta norbanakoaren ezaugarrien arabera.

Estimulatzaileek aitzinetik erabiltzen ditu gizakiak osasun-egoerak tratatzeko, erritualetan erabiltzeko edo plazererako. Estimulatzaileek adikzioa edo menpekotasuna eragin dezateke, adibidez, nikotinak, anfetaminek, kokainak eta beste askok.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Estimulatzaile. Zientzia eta teknologia hiztegi entziklopedikoa. Elhuyar fundazioa.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]