Estitxu Fernandez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Estitxu Fernandez
Estitxu Fernandez.jpg
Bizitza
Jaiotza Lesaka1975eko azaroaren  2a (43 urte)
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak bertsolaria eta kazetaria

Estitxu Fernandez Maritxalar (Lesaka, Nafarroa, 1975eko azaroaren 2a) telebista-aurkezlea eta kazetaria da. Psikologia ikasketak egin ditu. Gainera, bertsolaritzan aritu izan da.

Bertsotarako zaletasuna familiatik datorkio, aitaren aldetik Saibururen birbiloba eta amaren aldetik Markos Maritxalarren iloba da. [1] 90koen hamarkadan Nafarroako Bertsolari Txapelketan 8 aldiz parte hartu eta 1996, 1997 eta 1998ko finaletan kantatu zuen. 1997ko Bertsolari Txapelketa Nagusian ere parte hartu zuen.

Psikologo lanak utzi eta Euskal Irrati Telebistan lan egiten hasi zen. 2000ko eta 2001eko udetan, ETB 1eko Su Festa telebista-saioa aurkeztu zuen; eta 2001ean, Sorginen laratza telebista-saioa, Xabier Euzkitzerekin eta Klaudio Landarekin batera. Urte horretan ere, Bertatik Bertara saioa aurkeztu zuen, Andoni Aizpuru ordezkatuz. 2002an Bexamela telebista-saioan agertu zen, eta urtebete geroago, 2003an, Bizizaleak saioan. Gaur egun, igande goizetako Kirolez Kirol telebista-saioa, Gaur egun albistegietako kirol-tartea eta Euskadi Irratiko Tartaria irratsaioa aurkezten ditu. 2007ko Gaboneko Euskal Kantuen Gaua aurkeztu zuen Julio Ibarrarekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]