Estonia Gaztea

Estonia Gaztea (estonieraz: Noor-Eesti)[1] 1905 inguruan sortutako literatura-talde neoerromantikoa izan zen, Gustav Suit poeta eta Friedebert Tuglas ipuin-idazlea buru zituena. Taldeko beste kide batzuk Villem Grünthal-Ridala eta Johannes Aavik izan ziren. Gustav Trajsek horrela artikulatu zuen taldearen ideologia:
"Gizateria bukatzen eta goraipatzen duena hezkuntza da. Gure leloa hau da: Kultura gehiago! Europako kultura gehiago! Jarrai dezagun estoniar izaten, baina bihur gaitezen europar ere. Gure espiritu nazionalak, izaerak eta beharrek, batetik, eta Europako kulturak, bestetik, zein ideia eta formatara bultzatzen gaituzten jakin nahi dugu".[2]
Taldearen programa estetikoak garaiko finlandiar, frantses, alemaniar, eskandinaviar eta italiar literaturaren joerak jarraitu zituen, inpresionismo, sinbolismo eta espresionismoaren elementuak bilduz. 1917ko Errusiako Iraultzak mugimenduko kideak sakabanatu zituen, eta batzuek erbestera ihes egin zuten. Argitaletxe gisa ere funtzionatu zuen taldeak, eta Estonia Gazteak bost antologia argitaratu zituen 1905 eta 1915 artean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Estonieraz) «Mis on Noor-Eesti» Eesti Kirjandusmuuseum (kontsulta data: 2025-04-11).
- ↑ (Ingelesez) Matthews, W. K. (1950). «The Background and Poetry of Gustav Suits. A Study in Estonian Symbolism» American Slavic and East European Review 9 (2): 118..