Estonia eta Errusia arteko muga
Estonia eta Errusia arteko muga | |
---|---|
Estoniako mugak borders of Russia European Union–Russia border | |
![]() | |
Geografia | |
Herrialdeak | ![]() ![]() |
Luzera | 294 km |
Estonia eta Errusia arteko muga 294 kilometroko nazioarteko muga da, Estoniako Errepublika (Europar Batasuneko kidea) eta Errusiako Federazioa (Estatu Burujabeen Erkidegoko kidea) banatzen dituena. Muga ez da aldatu 1945etik, Estoniar SES Sobietar Batasunaren parte zenean, gaur arte. 2014an aldaketa txiki bat adostu zuten, baina oraindik ez dute indarrean jarri.[1]
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mugaren zati handi bat urekoa da, Narva ibaiaren ibilgua eta Peipus aintzira zeharkatuz, baina hegoaldean lurreko muga bat dago, zati batzuk Estonia Europar Batasunean eta NATOn sartu zenean disputan zirelarik. 2005eko maiatzean, bi herrialdeen arteko itun bat sinatu zuten, lurralde batzuk orain Errusiakoak direla onartuz, Pskoveko oblasteko Petxori eremuan eta Leningradeko oblastean. Estoniar Riigikoguk ituna berretsi arren, Errusiako Gobernuak bere sinadura hitzarmenetik erretiratu zuen.[2] Ondoren, Errusiak eta Estoniak itun bat sinatu zuten 2014ko otsailaren 17an, Estonia Errusiarekin muga formalizatu zuen azken herrialde baltikoa bihurtuz.[3] Hala ere, bi estatuetako inork ez dute azken itun hori berretsi.[4]
Narva (Estonia) eta Ivangorod (Errusia) mugako hiriak elkarren ondoan daude. Biek batez ere biztanle errusiar-hiztunak dute.
Narva/Ivangorod, Koidula/Petxori eta Koorla (Luhamaa)/Katxino hiru igarobideetako ibilgailuen fluxua ikusita, 2011ko udatik aurrera bidai-orduaren erreserba elektronikorako sistema bat jarri zuten martxan.[5]
2015eko abuztuan, Estoniak iragarri zuen 2018an hasi beharko zuela 2,50 metroko itxiera handi bat, Errusiarekin duen mugaren zati handi baten gainean, 110 kilometro ingurukoa.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Estonia, Russia to exchange 128.6 hectares of land under border treaty» Postimees 2013-5-28.
- ↑ Россия отозвала подписи под договорами о границе с Эстонией (Errusieraz)
- ↑ (Ingelesez) Associated Press. (2014/02/18). Russia Finally Signs Border Treaty With Estonia. .
- ↑ (Ingelesez) ERR. (2016-1-26). Border treaty missing in Russian State Duma work schedule. .
- ↑ estonianborder.eu
- ↑ (Frantsesez) «L’Estonie va ériger une clôture à sa frontière avec la Russie» Le Monde 2015/08/27.