Estoniako Antzoki Dramatikoa
Estoniako Antzoki Dramatikoa | |
---|---|
Eesti Draamateater | |
Kokapena | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1920 |
Webgune ofiziala | |
Estoniako Antzoki Dramatikoa (estonieraz: Eesti Draamateater) Estoniako Tallinn hirian dagoen antzoki bat da. Antzokiak Estoniako antzoki nazional baten funtzioa betetzen du. Hiru solairu ditu, 436, 170 eta 70 eserlekurekin.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eraikina, jatorriz, Tallinngo Alemaniar Antzokirako eraiki zen, eta 1910ean amaitu zen Nikolai Vassiliev eta Alexei Bubir San Petersburgoko arkitektoen diseinuetan oinarritua. Art Nouveau joeraren barruan, estilo nazional erromantikoa esan izan den estetitakoa da.
Estonierazko antzerki dramatikoko eskola bat sortu zuen Paul Seppek 1920an Tallinn-en, eta hortik sortu zen Estoniako Antzerki Dramatikoa erakinde gisa, 1924an, eta Alemaniako antzokiko agertokia alokatzeari ekin zion. 1939an, erakundeak eraikina erosi zuen, eta, orduz geroztik, bertan egon da.
Tokiak Estoniako Antzoki Dramatikoa izena hartu zuen 1937an. Sobietarren okupazioaren garaian, Viktor Kingissepp Tallinngo Antzoki Dramatiko Nationala izena hartu zuen (Viktor Kingissepp 20. mendeko 1. laurdeneko buruzagi komunista izan zen). 1989an aurreko izena berreskuratu zuen, Estoniak independentzia lortu baino lehen.
Antzezlan klasikoak zein ekoizpen berriak taularatzen dira antzokian, ea bereziki lan egin du antzerkigile estoniarrekin. Hori artean daude Hugo Raudsepp, August Kitzberg, Eduard Vilde, A. H. Tammsaare, Mats Traat, Jaan Kross eta Oskar Luts. 1980ko hamarkadan zehar, antzokiak paper politikoa hartu zuen, sobietarren okupazioaren kontra eta Estoniako independentziaren alde Jaan Kruusvall eta Rein Saluri bezalako egileek egindako antzezlanak taularatuz.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «History | Eesti Draamateater» web.archive.org 2017-12-04 (kontsulta data: 2025-04-05).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, Ingelesezko Wikipediako «Estonian Drama Theatre» artikulutik itzuli da; zehazki, 2024-11-08ko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.