Estoniako Bizi-zientzien Unibertsitatea
Itxura
| Estoniako Bizi-zientzien Unibertsitatea | |
|---|---|
| Datuak | |
| Izen ofiziala | Eesti Maaülikool, Эстонская сельскохозяйственная академия, Eesti Põllumajanduse Akadeemia eta Eesti Põllumajandusülikool |
| Mota | unibertsitatea |
| Herrialdea | Estonia |
| Jarduera | |
| Kidetza | Consortium of European Taxonomic Facilities |
| Agintea | |
| Egoitza nagusi (2007–) | |
| Legezko forma | juridical person in public law (en) |
| Historia | |
| Sorrera | 1951 |
| webgune ofiziala | |
Estoniako Bizi-zientzien Unibertsitatea (estonieraz Eesti Maaülikool) Tartun (Estonia) dagoen unibertsitate publiko bat da. 1802an sortu zen eta herrialdeko laugarren unibertsitate publiko handiena da. EMÜ izenez ere ezaguna da.[1]
EMÜren jarduna garapen jasangarrian zentratzen da gehienbat. Honako ezagutza-esparruetan espezializatzen da unibertsitatea: nekazaritzan, basogintzan, zoologian, albaitaritzan, landako bizitzan eta ekonomian, elikagaien zientzian eta teknologian. Nekazaritzaren eta basogintzaren arloan munduko 100 unibertsitate onenen artean dago.[2]
Fakultateak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun, unibertsitateak hiru fakultate nagusi ditu:
- Nekazaritza eta Ingurumen Zientzien Fakultatea
- Basogintza eta Ingenieritzaren Fakultatea
- Albaitaritza eta Zoologiaren Fakultatea
2022an erreforma bat egin zen. Erreformaren aurretik, hauek ziren unibertsitateko fakultateak:
- Nekazaritza eta Ingurumen Zientzien Fakultatea
- Albaitaritza eta Zoologiaren Fakultatea
- Basogintza eta Landako Ingenieritzaren Fakultatea
- Teknologia Fakultatea
- Ekonomia eta Gizarte Zientzien Fakultatea
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «The University Story | Estonian University of Life Sciences» www.emu.ee (kontsulta data: 2025-04-12).
- ↑ (Ingelesez) «Estonian University of Life Sciences» Top Universities (kontsulta data: 2025-04-12).