Estoniako Literatura Museoa
Itxura
Estoniako Literatura Museoa | |
---|---|
Eesti Kirjandusmuuseum | |
![]() | |
Kokapena | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1940ko irailaren 11 |
Zuzendaria | Urmas Sutrop (en) ![]() |
Kontaktua | |
Helbidea | Tartu, Vanemuise 42 |
Webgune ofiziala | |
Estoniako Literatura Museoa edo ELM (estonieraz: Eesti Kirjandusmuuseum, EKM) Estoniako Hezkuntza eta Ikerketa Ministerioaren ikerketa institutu nazionala da, zeinaren eginkizuna baita Estoniako kultura-ondarea gorde, kontserbatu, ikertu eta argitaratzea.[1] 2023az geroztik, Estoniako Literatura Museoko zuzendaria Piret Voolaid da.[2][3]
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estoniako Literatura Museoa lau sailez osatuta dago:[4]
- Artxibo Liburutegia. 1909an sortu zenean, estonierazko 10.000 liburu biltzen zituen. Gaur egun 809.000 lan biltzen ditu. beste hizkuntza batzuetako liburuak, aldizkariak, liburuxkak eta mapak barne.
- Estoniako Folklore Artxiboak, 1927an sortuak. Ohiturak, herri-dantzak, abestiak eta testuak, etab. aztertzea dute helburu. Batez ere estoniar folklorea biltzen dute, baina beste finno-ugriar herrien, Baltikoko alemaniarren, errusiarren, juduen eta beste talde etniko batzuen folklorea ere bai.
- Estoniako Kultur Historiaren Artxiboak, 1929an sortuak. Estoniako Literatura Elkartea, Estoniako Hezkuntza Elkartea eta Historia Akademikoaren Elkartea bezalako hainbat elkarte akademikoen artxiboak batzen dituzte. Eskuizkribuak, monografiak, argazkiak, artelanak, filmak eta audioak biltzen dituzte.
- Folkloristika Saila, 1947an sortua. Aldizkari akademikoak eta folkloreari eskainitako bildumak argitaratzen ditu eta Estoniako folkloristentzako webgunea mantentzen du: www.folklore.ee.
Datu-baseak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estoniako Literatura Museoak 50 datu-base inguru ditu, eta gehienak espezializatuak dira, adibidez, graffitiei eskainitako datu-basea, Estoniako runesang poema epikoen datu-basea eta ingelesezko datu-base bat, Estonian Droodles izena duena.[5][6]
Zuzendariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1940ko azarotik 1945eko otsailaren 19ra: Mart Lepik
- 1945: Richard Viidalepp
- 1945eko irailaren 15etik 1951ko otsailaren 22ra: Alice Habermann
- 1951ko otsailaren 22tik 1952ko abuztuaren 1era: Heinrich Tobias
- 1952ko abuztiaren 1etik 1954ko martxoaren 3ra: Salme Lõhmus
- 1954ko otsailaren 24tik 1989ko abenduaren 20ra: Eduard Ertis
- 1989ko abenduaren 20tik 1993ra: Peeter Olesk
- 1993ko urritik 1995eko martxora: Rutt Hinrikus
- 1995etik 2005era: Krista Aru
- 2005eko ekainaren 1etik 2015eko ekainaren 30era: Janika Kronberg
- 2015eko uztailaren 1etik 2020ko ekainaren 30era: Urmas Sutrop
- 2020ko uztailaren 1etik 2021eko maiatzaren 31ra: Martin Eessalu (bitarteko zuzendaria)
- 2021eko ekainaren 1etik 2022ko uztailaren 17ra: Tõnis Lukas
- 2022ko uztailaren 18tik 2022ko abenduaren 31ra: Merike Kiipus
- 2023ko urtarrilaren 1az geroztik: Piret Voolaid[7][3]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Estonieraz) «Eesti Kirjandusmuuseum» Eesti Kirjandusmuuseum (kontsulta data: 2025-04-01).
- ↑ (Ingelesez) «Piret Voolaid» Estonian Research Information System (kontsulta data: 2025-04-01).
- ↑ a b (Estonieraz) «Eesti kirjandusmuuseumi uueks juhiks saab Piret Voolaid» ERR 2022-12-05 (kontsulta data: 2025-04-01).
- ↑ (Estonieraz) «Eesti Kirjandusmuuseumi ja selle osakondade nimede kasutamise kord» Eesti Kirjandusmuuseum 2017-05-25 (kontsulta data: 2025-04-01).
- ↑ (Estonieraz) «Andmebaasid» Eesti Kirjandusmuuseum (kontsulta data: 2025-04-01).
- ↑ (Estonieraz) «Andmebaasid» Eesti Rahvaluule (kontsulta data: 2025-04-01).
- ↑ (Estonieraz) «Kirjandusmuuseum» Eesti Kirjandusmuuseum (kontsulta data: 2025-04-01).