Estoniako bandera
| Erabilera | |||||||
| Proportzioa | 7:11 | ||||||
| Erabakia | 1918 | ||||||
| Koloreak |
| ||||||
Estoniako bandera 1918eko azaroaren 21an erabakitakoa da. Neurri bereko hiru errenkadaz osatuta dago: urdina, beltza eta zuria. Estoniarren artean, sinimustvalge (urdin-beltz-zuri) izenaz ere ezaguna da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1881etik aurrera, Tartuko Unibertsitateko ikasleek bandera hori erabili zuten. Geroago, estoniar abertzaletasunari lotuta agertzen hasi zen. Hala, 1918ko otsailaren 24an, Estoniak independentzia aldarrikatu eta hiru-koloredun bandera erabili zuen ikur gisa. 1918ko azaroaren 21ean, formalki Estoniako estatu-bandera bihurtu zen Estoniako gobernuaren erabakiz.
Sobietar armadak Estonia inbaditu zuen 1940ko ekainaren 16tik 17ra. Ondoren, Stalinen okupazio agintariek debekatu egin zuten bandera. Estoniako hirukolorea jendaurrean erakutsi zenetik desagertu zen 1940ko uztailaren 27an, Sobietar Batasunaren bandera gorriak ordezkatuz.
1941etik 1944ra bitarteko okupazio alemaniarrean, hirukolorea asko eta askatasunez erabili zen Estoniako estatuaren eta herriaren ikur gisa. Hala ere, Nazi Alemaniar agintariek ez zuten inoiz Estonia estatu independente gisa onartu, eta gerra bandera alemaniarra baino ez zen altxatu Tallinngo Pikk Hermann dorretik. Alemaniarrek Tallinnetik erretiratu ondoren, 1944ko irailean, Estoniako hirukolorea berriro altxatu zen egun batzuetarako.
Sobietar armadak Tallinn berreskuratu zuenean 1944ko irailaren 22an, urdin-beltz-zuri bandera desagertu zen Pikk Hermann dorretik. Ondoren, Sobietar Batasuneko bandera gorriarekin ordezkatu zen 1989ra arte. Sobietar Batasuneko legeek, 1980ko hamarkadaren amaierara arte indarrean egon zirenek, delitu bihurtzen zuten bandera urdin-beltza-zuria erakustea edo banatzea.
Estoniako bandera 1940tik 1991ra etengabe erabili zuten Estoniako erbesteko gobernuak, zerbitzu diplomatikoak eta mundu osoko estoniar errefuxiatuen diasporak.
1987ko urriaren 21ean, Sobietar segurtasun indarrek ez zuten bandera kendu lehen aldiz ekitaldi publiko batean. 1988ko urrian, tokiko agintariek ofizialki berriro baimendu zuten hiru koloreko bandera erabiltzea. 1989ko otsailaren 23an, Sobietar Batasuneko bandera gorria behin betiko kendu zuten Tallinngo Pikk Hermann dorretik. Hurrengo goizean, 1989ko otsailaren 24an, urdin-beltza-zuri banderarekin ordezkatu zuten han, Estoniako Independentzia Adierazpenaren (1918) 70. urteurrena gogoratuz. Formalki berriro onartu zen bandera nazional gisa 1990eko abuztuan, Estoniak independentzia osoa berreskuratu baino urtebete lehenago.
Estoniako beste zenbait bandera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Estoniako itsas-bandera
-
Estoniako presidentetzaren bandera
Bandera historiko desberdinak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Danimarkako eta Estoniako Dukerriaren bandera erreal mitikoa (1219–1346)
-
Tallinngo bandera (lehen Reval hiri hanseatikoa), XIII. mendetik aurrera, Tallinngo eta Estoniako armarrietako hiru lehoi urdinetan oinarrituta
-
Suediako Erresumaren eta Estoniako Dukerriaren bandera (1561–1721) -
Estoniako ikasle aleman hiztun elkartearen Landesfarben hirukolorea (1821–1939), eskualdeko ikur ez-ofiziala (Errusiako agintariek debekatua 1821–1862, 1887–1904, 1915–1918)[1] -
Romanov dinastiaren hirukolorea (Errusiako Enperadorea, Estoniako Printzea, 1721–1917), Errusiar Inperioko bandera nazionala (1858–1896) -
Alemaniako eta bere lurralde okupatuen (Ober Ost) gerra inperialaren bandera Estonian (1917–1918) -
Sobietar Estoniako bandera (1940–1941, 1944–1953) -
Alemaniako Reichskommissariat Ostland-en bandera (1941–1944) -
Sobietar Estoniako bandera (1953–1990)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Europako banderak | ||
|---|---|---|
|
Albania • Alemania • Andorra • Armenia • Austria • Azerbaijan • Belgika • Bielorrusia • Bosnia-Herzegovina • Bulgaria • Danimarka • Erresuma Batua • Errumania • Errusia • Eslovakia • Eslovenia • Espainia • Estonia • Finlandia • Frantzia • Georgia • Grezia • Herbehereak • Hungaria • Irlandako Errepublika • Islandia • Italia • Kroazia • Letonia • Liechtenstein • Luxenburgo • Malta • Mazedoniako Errepublika • Moldavia • Monako • Montenegro • Norvegia • Polonia • Portugal • San Marino • Serbia • Suedia • Suitza • Turkia • Txekiar Errepublika • Ukraina • Vatikano Hiria • Zipre | ||
| Artikulu hau bandera bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- ↑ Vivat Academia. Üliõpilasseltsid ja korporatsioonid Eestis. EÜS kirjastus, 2007. Pages 80, 85–87