Estratosfera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eguratsaren geruzak

Estratosfera troposferaren gainean dagoen atmosferaren geruza da, gainazaletik 10 eta 50 kilometro artera kokatuta dagoena. Bizidunontzat hil ala bizikoa den ozono-geruza dago bertan, 40-50 km arteko garaieran. Eguzkiaren erradiazio ultramoreak direla eta, oxigeno atomoak berrordenatu egiten dira estratosferan, eta ozono deituriko hiru oxigeno atomozko molekulak eratu. Fenomeno hau ekuatore gainean da garrantzitsuena (latitude horretan irradiazioa altuagoa baita), eta bertan sortutako molekulek, gerora planeta osora hedatuko den geruza eratzen dute. Ozono geruza horrek irensten du Eguzkiak igorritako izpi ultramore arriskutsuen ehuneko handiena.

Ozono geruzaren ondorioz, tenperatura igoera bat gertatzen da estratosferan. Tropopausa amaitu eta bereala, troposferan hoztuz zihoan tenperatura konstante mantentzen da eta, lehen esan bezala, momentu baten buruan berotzen hasiko da estratopausara iritsi arte. Bertan, berriz ere, tenperatura konstante geldituko da.

Tropopausaren eta estratopausaren artean dagoen tenperatura aldaketa honen ondorioz, beheko geruzan dauden aire-masak ez dira estratopausara pasatzen: aire beroa bera baino hotzagoa den aire masa batez inguratua badago, goraka igoko da. Baina estratosferako airea troposferakoa baino beroagoa denez, beheko geruzatik datozen aire masa beroak tropopausan geratzen dira. Ondorioz, estratosferako aire masak horizontalki mugituko dira eta troposferakoak bertikalki, elkar nahastu gabe.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Zientzia Artikulu hau zientziari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.